Kaixo Berriz! Oraingoan nire amaireako proiektua erakutsiko dizuet.
Egia esanda ez neukan seguru zer egin eta lehenengo asteetan beste gauzetan egon nintzen.
Baina pasadan astean inspirazioa heldu zitzaidan eta zer egitea erabaki nuen.
Azkenean, nire proiektua pertsonai bat egitea izan da, bere asset propioarekin. Pertsonaia egiterako orduan nire 2 estilo gogokoenak, “SteamPunk” eta “Post-apocaliptic”, elkartu nituen. Denbora handia ez neukanez eta garrantzitsuena 3d arloa denez, ez nuen Concept Art-ik egin eta egindako bozetoekin moldatu nintzen.
Hemen ikusi ahal dituzue:
Pertsonai gisa neska bat arma batekin egin nahi nuen. Neskaren pertsonalitatearekin bat egiten duen arma Bazooka bat dela pentsatzen dut. Bazooka Punk zahar estiloko objetua da eta nire erreferentzia nagusia Jinxx character-ra izan da, Arcane serieko protagonista. Bere estiloaz hitz egiterako orduan esan dezakegu bere arropa, zaharra, apurtuta, kolore ilunak eta pinturaz zikinduta dagoela.
Kaixo! Judith arana naiz, 3D 2.mailako ikasle bat.
Hemen kurtsoko azken proiektua aurkeztuko dut.
Nire proiektua etxea da, proiektuaren hasieran nire ametsetako etxea izatea aurreikusita zegoen, baina denboraren poderioz, astirik ez nuela ikusita eta lorik gabeko gau asko (ez zuen ezertarako balio) orain erdi amaituta dagoen etxe bat da, demagun berritzen ari dela.
Azken aste hauetan Modulardesign-ean oinarritutako ingurune batean la egiten egon naiz, Fallout bideojokuaren estetika jarraitzen.
Seigarren erronkan eszenatoki modular sinple bat sortzea proposatu ziguten. Hori frogatu ondoren, kontzeptua erakarri zitzaidan eta, Prop-ak egitea ere gustatzen zaidanez, beste bat landuagoa egitera animatu nintzen. Horrez gain, denboraldi honetan, Blenderreko modelaketa modularra, shading eta rendering ikertzen aritu naiz.
Lehenengo asteetan ikerketan zentratu nintzen, eta eszenatokiaren estetika aukeratzeko hainbat aukera aztertu nituen, esaterako: Assassins Creed, Crash Bandicoot, Skyrim, Fallout eta Los Simpson. Informazioa bilatu ondoren, Fallout nire aukeraizango zela erabaki nuen, momentu horretan gehien erakartzen zidana zelako (jokoa apokalipsi nuklear baten osteko mundu batean garatzen da, 1970. hamarkadako estetika futurista batekin). Prozesu interesgarria eta erakargarria iruditzen zait, texturei buruz gehiago ikasteko erabilgarria izan delako. Bestalde, zailtasun gutxi izateaz gain, nire eszenatokiaren estetika Fallout bideojokoaren etxe batena da, baina bunker baten itxura ere jarraitzen du. Renderrak isometrikoki egiten dira eta gero irudi epiko batzuk ikus daitezke etxearen barrutik.
Orokorrean, proiektua oso interesgarria iruditu zait, asko ikasi dut eta lortutako emaitzak oso positiboak izan ahal direla esan dezaket. Lan honetarako dedikazioa jartzea atal oso garrantzitsu dela kontsideratzen dut. Horrez gain, momentura arte modular design arloan egindako nire lan hoberena da.
Guzti hau esanda, behean uzten dizuet proiektuaren argazki bat.
Kaixo! Asier Aurrekoetxea naiz, Harrobia Ikastolako 3D Animazioa, Jokoak eta Ingurune Elakarreragileko goi-graduko zikloko ikaslea.
Nire praktikak BIOOKen egin ditut, irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko batean. Enpresa honek gizarte-berrikuntza sustatzea du helburu, herritarrek ekoizpen zientifiko-kulturalean parte hartu eta gozatzeko ekosistemak sortuz, biologiaren eta beste disziplina monotono batzuen arteko mugak ezabatuz. Enpresa txikia da eta Mondragon Unibertsitatean (BBF) dago kokatuta, Bilboko kanpusean. Hemen adin eta kultura ugariko jendea aurkitu daiteke. BIOOK 2 langilek osatzen dute, eta berri guztiak eroso hartzen dituzte.
Nire eginkizun nagusia SolarSystem VR bideojokoaren garapenaz eta hobekuntzaz arduratzea izan da. Nire eginkizunak ugariak izan dira, esaterako: grafikoki texturak landu, HUD-a diseinatu, progamaketa eta Prop batzuen modelaketak, animazioak, audioak landu, horrela VR adaptazioa hobetuz. Juan Antonio Zunzunegui BHIn (Portugalete) ikusi izan ahal dut NextMind sensorea, hasiera batean jokurako kontsola izango zena (baina gero Oculus Quest izatera aldatzea erabaki zen) eta, horren bidez, asko ikasteko aukera izan dut hilabete hauetan zehar. Horrez gain, BIOOK enpresa zientifikoa denez, arlo horretako hainbat gauza jorratu ditut. Egun batzuetan, tailerrak ematera eraman naute laguntzaile bezala, non Daphnia-mikroskopioen montaketa irakatsi dut. Azkeneko eginkizunen artean, SolarSystem VR produktuaren erakuspena izan zen. Hainbat hezkuntza-zentro gure enpresara etortzeko aukera izan zuten bertan joko hori ezagutzeko eta frogatzeko helburuekin.
Orokorrean, otsailetik izan dudan lan-esperientzia ona izan da. Dena den, kritika bezala, onartu behar dut lehen hilabetea txarrena izan zela, baina gorabehera horiek konpondu ondoren eta enpresaren lan-girora egokitu nintzenean, gauzak hobetu ziren. Hurrengo hilabeteak, alde positiboak eta negatiboak izan zituzten, baina hala ere ez naiz ezertaz kexatu. Lankideekin oso gustura sentitu naiz momentu orotan, lan-giro oso atsegina izan dugu, gauza guztiak erraztu dituena.
Kaixo Angela Jurado naiz eta nire proiektu finala azalduko oraingoan. Proiektu honetarako erabili dudan softwarea Blender izan da, bereziki blenderrek dituen bi funtzio, grease pencil-a eta keymesh deituriko addon bat. Ur azpiko etxe moduko bat egin dut olagarro batekin. Etxea grease pencilarekin eginda dago eta olagarroa beste addonarekin. Aurretik erabili ez ditudan tresnak dira hauek horregatik egin izan dudan lehenengo gauza hauen erabilpena ikertzea izan da. Ikerketa proiektuaren parte dela uste dut bidetik topatutako arazoak konpotzeko ere hau egin dudalako. 2D – 3Dren arteko nahasketa da proiektu hau, hementxe uzten dizuet bideoa hori delako hoberen azaltzen duen zer egin dudan. Horretaz aparte nire beste proiektu desberdinen beste bideo bat uzten dut.