Feel The Wheel- Blog 2

Feel The Wheel- Blog 2

Feel the wheel proiektuan aurrerakin asko egin dira. Proiektuko prop asko modelatu egin dira: ibilgailuak, etxe bat, logela, obra…

Gainera, GDD-a bukatu egin da, historia osoa ezarri da eta nola izango den jokoa ere.

Hau da proiektuaren logo berria, bestea ez zen definitiboa:

PAS-Progresioa

PAS-Progresioa

Ikasleak PAS proiektuarekin aurrera jarraitzen dute, gaur egun gero eta askoz argiagoa dute nola izango den jokua eta haren mekanika printzipalak, momentu honetan prop-en eta testuren objetuak hizkuntz berdin baten daudela dute helburu. Proiektua hiru eszena printzipaletan bananduko dituzte: Tutoriala,mino-jokua eta jokua. Tutorialean jokalariak bisualki protokoloaren pausuak ikusiko ditu eta ezkerraldean protokolo horren izena agertuko da. Mini-jokuan erabiltzaileak prokotoloaren pausuak azpian agertuko zaio modu desordenatu batean eta haien helburua printzipala izango litzake pausu horiek antolatzea. Jokuan  lehenik eta behin erabiltzaileak aukeratu behar du jokuaren zailtasuna, gero eta zailago gero eta denbora gutxiago eta sairutuaren egoera txarragoa izango da.  Eszena hauetan ikasleak erabaki dute eszena bakoitzean ikasteko modu ezberdin batean antolatuko dituztela.

Mundua Eskuetan

Mundua Eskuetan

Gaur egun, umeek bidaiatzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko zailtasun asko dituztela agerian dago. Horretarako Harrobiako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileko 5 ikaslek, Iker, Kimetz,Izei, Ian eta Mariñe, VR-ko proiektu bat garatzea erabaki dute.

VR proiektua “Mundua Eskuetan” izenarekin ezagutuko da. Betaurrekoak jarriz edozein estatura bidaiatzeko aukera emango zaigu. Behin herrialdean egonda, bertako kultura, historia, klima, animaliak eta beste hainbat bitxikeria desberdinak ikusi ahalko dira.

helburua umeek munduko kultura ezagutzea da eta horretarako mundu birtual honetan gure planetako hainbat herrialde bisitatu ahal izango dira, eta hauen barruan eskultura, eraikin eta monumentu printzipalak agertuko dira. Jokoaren Hasieran gela batean agertuko da jokalaria, eta gela honen erdian lur planetaren puxika egongo da. Jokoan momentu guztian gidari bat egongo da jokalaria laguntzeko prest (tutorial txiki bat, adibidez).

                                                                                          

 

 

KONTZEPTUAK

 

 

 

 

 

   

 

 

 

herrialde bisitatzeko, click egin beharko da gure aurrean agertuko den erliebeatutako mapan eta horrela  gela(“Hall”) batean agertuko da jokalaria. Gela honetan herrialdeari buruzko gaiak planteatuko dira(“Monumentuak, Janaria,…”) agertuko dira gainera, bagoi pare bat egongo dira (trenen antzerakoa). Bagoi hauetan sartzean, trena mugitzen asiko da eta tren honen ibilbidea lehenago aukeratutako gaiaren assetekin beteta egongo da.

 

Proiektu hau 2018-ko irailean hasi da, eta lehengo bertsioa 2019-ko otsailean prest egongo da.

FEEL THE WHEEL

FEEL THE WHEEL

3D-ko talde batek, Xabier Ayo, Gorka Yangelas, Daniel Mogollón eta Alejandro Echevarría osatzen dutena, gaur egungo arazo bati buruz kontzientziatzeko mugikortasun urritu iraunkorreko desgaituentzako bideojoko bat garatuko dute.

 

Ideiaren jatorria Bilboko hirian bertan sortu da. Nahiz eta Bilbao desgaituentzako hiri on bat izan, biztanleek ez dira ohartzen hirian egindako aldaketaz, beraz ez dago kontzientziatzeko sentimendua garatzen.

Horretarako sortuko da VR joko hau, erabiltzailea elbarriaren azalean jarriko da, egunerako oztopoei aurre egiten, eta pertsona hauen eguneroko bizitza sentitzen.