IÑAKI LERGA PRAKTIKAK BEITXUN

IÑAKI LERGA PRAKTIKAK BEITXUN

Iñaki Lerga naiz, eta praktikak beitxun egiten ari naiz. Momentu honetan ARko bideojoku edukatibo bat egiten ari gara. Momentuz estrukturak eta propak modelatzen eta texturizatzen ari naiz, eta behar dutenean, nire lankideei laguntza eskaintzen diet.

Oso gustora nago bai lankideekin bai enpresarekin, eta lan honetan gauza berri asko ikasten ari naiz. Oportunitate arras garrantzitsu bat iruditzen zait eta bideojokoa bukatuta ikusteko gogo aunitz ditut. Praktikak bukatzerakoan enpresan lan egiten geratzen saiatuko naiz.

 

 

Harrobiako “3D eta Bideo-Jokoak” zikloko ikasleen lana

Harrobiako “3D eta Bideo-Jokoak” zikloko ikasleen lana

Publikatuta: Paula Rincón

Harrobiako “3D eta Bideo-Jokoak ” goi mailako zikloko Oier Ruiz eta Aitor Simonek lehenengo mailako 2. erronkan egindako lana aurkezten dizuegu hurrengo bideoan.

Bien artean ezti iragarki bat osatu dute 3 asteetan. Proiektu honetan modelaketa, materialak, animazioak, simulazioak eta argiztapena lantzen ikasi dute ETHAZI metodologiarekin.

Egin KLIK hemen!

3D eta Bideo-jokoak zikloko ikasleak Jokoteknian

3D eta Bideo-jokoak zikloko ikasleak Jokoteknian

Plubikatuta: Adrian Anton

Harrobiako 3D2ko ikasleak diren Olatz Arinek eta Egoitz Frailek Jokoteknia (euskara eta bideojokoak) jardunaldian parte hartu zuten pasaden larunbatean Bilboko Azkuna zentroan. Bertan Euskal herriko bideojokoen industriaren egoera solasteko aukera izan zuten, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi eta elkar ezagutu.