3D-ko ikasleak Ermuako Serious Game Camp-ean parte hartzen

3D-ko ikasleak Ermuako Serious Game Camp-ean parte hartzen

Publikatuta: Noelia

Pasadan ostiralean 3D-ko ikasleak Ermuako Serious Game Camp-ean parte hartu zuten. Bigarren mailako ikasleek, beraien Errealitate Birtualeko proiektu finalak erakutzi zituzten, jendearen oneritzia jasotzen. Aldi berean, lehen eskutik jaso zuten industriaren gaurko egoeraren berri eta beraien erlazio sarea zabaltzeko aukera izan zuten, beraiek zein irakasleek ere.

Harrobiako ikasleek parte hartuko dute Ermuako Serious Game Camp II. edizioan

Harrobiako ikasleek parte hartuko dute Ermuako Serious Game Camp II. edizioan

Ostiralean, otsailak 8, Ermuan egingo den Serious Game Camp II. edizioan parte hartuko dute Harrobiako 3D zikloko bigarren mailako ikasleek. Estatu mailan, Serious games eta teknologia berriak diren errealitate birtuala eta errealitate handituaren inguruan egiten den lehenengo ekitaldia da. Informazio gehiago irakurri.

Hona hemen gure ikasleek aurkeztuko dituzten proiektuak:

FEEL THE WHEEL

Feel The Wheel proiektua elbarri baten istorioa kontatzen duen errealitate birtualeko bideojoko/simuladore. Pertsonaiari kotxe bat harrapatzen dio, bere bizitza guztia gurpildun aulki batean aldatuz. Jokoan, jokalariek 1 pertsonan gainditu behar dituzte oztopoak eta zailtasunak. Zailtasun horiek ezgaituaren azalean jartzen dio jokalariari eta VRko betaurrekoekin esperientzia izugarria izango ere. Jokoek oinarrizko 3 maila izango dituzte (geroago zabaldu ahal izango dira), bakoitza “zail” oztopoetatik igarotzen da, esate baterako eskailera eskalada edo bide luzea zeharkatuz.

 

 

CRAZY SHOPPING CART SIMULATOR

Crazy Shopping Cart Simulator errealitate birtualeko experientzia bat da, supermerkatuak promozionatzeko. Erosketa birtual simuladorea da, helburua denbora murriztu batean ahalik eta erosketa balio handiena egitea da. Puntuazio gehien lortzen duen pertsonak, promozioak irabaziko ditu.

 

 

 

 

MUNDUA ESKUETAN

K.I.M studios” errealitate birtualeko bideojokoak sortzen dituen enpresa bat da. Sortzen dituzten jokokak helburu hezigarri eta interaktiboa izatea bilatzen dute.

Sortutako lehenengo proiektua “Mundua Eskuetan” izenarekin ezagutzen da. Honekin umeek Italiako kultura eta historia ikasteko baliabidea izango dute bidaitu beharrik gabe. Joko hau 7-16 urteko urmeentzat sortuta dago.

Hasiera batean umeak espazio ontzi batean aurkituko dira eta aurrean pantaila bat ikusiko dute. Hor Italiako eskultura, monumentu, eraikin… garrantzitsuen irudiak ikusiko dituzte. Umeak haietako irudi bat aukeratu dezakete eta momentuan aukeratutako irudiaren 3D objetu bat agertuko zaie haien aurrean. Objetuar516en alboan informazio botoi bat eukiko dute eta han informazioa idatzita egongo da. Gelan robot bat egongo da eta honek objetuaren informazia azalduko diete. Objetu guztiak ikusi ondoren mini joko bat jolasteko aukera izango dute, ikasitako guztia praktikan jartzeko.

PAS

Proiektu hau Harrobia Ikastolako ikasleak sortutako VR-n jolas bat da, proiektu honen helburua RCP (erreanimazio kardiopulmonarra) eta PAS (Proteger, Avisar y Socorrer) protokoloak simulatzea eta irakastea da. Erabiltzaileak mugimendu aske batekin mugitu eta hainbat animazio desberdinak aukeratu eta errepikatu ditzake, horretaz gain, protokoloetan erabiltzen diren objektuak ikusteko aukera izango du.. Erabiltzaileak 12 eta 30 urte bitartekoak izan daitezke.