Aza 16, 2020 | Berriak
Publikatuta: Unai González Paños
Aste honetan lehenengo ebaluazioari bukaera emango diogu eta gure ikasleen konpromezuari esker, klaseak modu presentzialean ematen jarraitzen dugu.
Harrobian ezarritako protokoloa betetzeko gure ikasleak esfortzu handia egiten ari dira: musukoa, segurtasun-distantziak, gel hidroalkolikoa, postuaren garbiketa, atsedenaldiak ikasgelan, etab.
Espero dezagun pandemiaren bilakaera hobetzea beste neurri batzuk hartu ahal izateko.
Bitartean zorionak egiten ari zareten lanagatik eta eskerrik asko!
Aza 12, 2020 | Berriak
Publikatuta: Aitor Álvarez Martínez.
Euskaraldiaren bigarren edizioa hemen daukagu! Zein ROL hartuko duzu? Harrobiak badaki.
Ez galdu aukera eta IZENA EMAN
Izena eman ondoren EMAIL bat jasoko duzu eta hau erakutsiz, Harrobian, TXAPA emango dizugu.
Itxaroten zaitugu!!
Urr 19, 2020 | Jardunaldiak
Publikatuta: Kepa Galindo
Urrian, bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso zuten.
Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptuen inguruan eztabaidatu zuten: sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria.
Gaur eguneko pandemia dela eta, dinamikak estatikoak izan dira eta honelako baliabide digitalak erabili dituzte.
Urr 13, 2020 | LH Duala
Publikatuta: Ainhoa Garcia
Irailean eta urrian, LH Duala programan beka bitartez BI ikasle hasi dira:
- 3D zikloko Aitorrek TECNALIA enpresan RA/RV aplikazioentzako 2D eta 3D edukiak diseinatu eta egingo ditu.
- Marketina zikloko Ianirek EXPRESSIVE MEDIA PROJECTS enpresan proposamen komertzialak sortu eta jarraipena egingo du.
Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik.
Ira 14, 2020 | Berriak
Publikatuta: Ekain Herce
Bueltan ditugu Harrobia Lanbide Ikastolako ikasleak!
Animo guztioi ikasturte honekin! Guztion artean aurrera aterako dugu!