Andrea Gonzalez Lan Finala 50 h

Andrea Gonzalez Lan Finala 50 h

Kaixo Berriz! Oraingoan nire amaireako proiektua erakutsiko dizuet.
Egia esanda ez neukan seguru zer egin eta lehenengo asteetan beste gauzetan egon nintzen.
Baina pasadan astean inspirazioa heldu zitzaidan eta zer egitea erabaki nuen.

Azkenean, nire proiektua pertsonai bat egitea izan da, bere asset propioarekin. Pertsonaia egiterako orduan nire 2 estilo gogokoenak, “SteamPunk” eta “Post-apocaliptic”, elkartu nituen. Denbora handia ez neukanez eta garrantzitsuena 3d arloa denez, ez nuen Concept Art-ik egin eta egindako bozetoekin moldatu nintzen.

Hemen ikusi ahal dituzue:

   

Pertsonai gisa neska bat arma batekin egin nahi nuen. Neskaren pertsonalitatearekin bat egiten duen arma Bazooka bat dela pentsatzen dut. Bazooka Punk zahar estiloko objetua da eta nire erreferentzia nagusia Jinxx character-ra izan da, Arcane serieko protagonista. Bere estiloaz hitz egiterako orduan esan dezakegu bere arropa, zaharra, apurtuta, kolore ilunak eta pinturaz zikinduta dagoela.

Hemen, hobeto ikusi ahal duzue:

 

 

360º bideoa:

 

MIKEL ROMÁN – Proiektu finala

MIKEL ROMÁN – Proiektu finala

– Kaixo! Mikel Román naiz,

azken aste hauetan lan egiten egon naiz Multiplayer joku batean Derp Rush deituta.

– Inoiz nire bizitzan egin nuen Multiplayer joku bat, beraz, denbora hau Unity-n Multiplayer jokoetarako networking-a ikertzen pasatzea erabaki nuen.

– Lehenengo asteak ikerketa asteak izan ziren, zein Multiplayer plataforma erabili erabakitzeko, ikusi nituen aukerak Photon, Mirror, Rust-eko Facepunch, Unity partetik UNet (zaharra) eta MLAPI izan ziren. Ikerketa eta informazio batzuk egin ondoren, Photon izango zela uste nuen jokalari anitzeko jokoak egiten hasteko irtenbiderik errazena, irakurri nuen photon APIa oso erraza dela ulertzen hasiberrientzat, eta ez zitzaidan ideia txarra iruditu zerbaitekin hastea. Bestalde, erraz ulertzeaz gain, Photon-ek bakarrik uzten dizu 20 jokalari tope jolasten aldi berean, baina hori ez zen arazo bat nirea bezalako ikaskuntza-prototipo txiki batentzat, orduan, beraz, proiektuarekin hasi nintzen lanean.

– Jokua 4 minijokuetan oinarrituta dago, eta minijoku bakoitzak beste joku eta serieetan oinarrituta daude, adibidez, lehenengo minijokua, Squid Game Netflix-eko seriean oinarrituta dago, hasieratik amaierara heldu behar zara salto egiten plataforma batzuetan, baina gertatzen da, plataforma batzuk inestableak direla eta apurtu ahal dira. Plataforma apurtzen bada eta uretara erortzen bazara galtzen duzu, amaierara heltzen bazara, irabazten duzu eta zure saria diru sorta bat da.

– Proiektua oso interesgarria iruditu zait, eta ikasi dut, Multiplayer joku bat egitea ez da batere orain arte egin dudan joko bat bezalakoa. Multiplayer joku batean, dana sinkronizatu behar duzu, jokalariak eszena bat kargatzen dutenean, objektu bat mugitzen denean etab. Multiplayer joko bat egiteak zailtasun-geruza oso handi bat gehitzen dio jokuaren proiektuaren garapenari.

– Guztia hau esanda, eskerrik asko irakurtzeagatik, hementxe behean uzten dizuet proiektuaren argazki batzuk eta nire portfolioa nik lan egin dudan proiektu gehiagorekin!

 

YOUTUBE – https://www.youtube.com/c/Mikelica69

ITCH.IO – https://mikelica.itch.io/

DERP RUSH · TRAILER – https://youtu.be/Y6QkXXETFWE

MIKEL ROMÁN · PROGRAMMING & GAME DESIGN REEL – https://youtu.be/Y6QkXXETFWE

 

                            

 

MIKEL ROMÁN – Praktikak TellMeWow-en

MIKEL ROMÁN – Praktikak TellMeWow-en

– Kaixo! Mikel Román naiz,

nire esperientzia TellMeWow-en bikaina izan da,

hiru hilabete hauetan Android, iOS eta Huawei -rako aplikazioak egiten irakatsi didate gehienbat Unity motorrean eta Solar2D (Corona) izeneko beste motor batean, hau da, konpainia txikiagoa zenean erabiltzen zuten motorra.

– Eman didaten ekipamendua Mac Mini bat bi pantailekin, iPad-a eta Huawei mugikor bat izan da, horrekin eta nire Android mugikorrarekin, gai naiz aplikazioak eraiki eta argitaratzeko App Store-an, Play Store-an eta App Gallery-n.

– Gehien egin dudan lana, aplikazioen iragarkien IDak eguneratzea, aplikazioen iragarkiak probatzea eta zenbait aplikaziotan akats batzuk konpontzea izan da. Aplikazio bat konpontzen amaitu dudanean, abisatu behar dut tester-ei Slack bidez aplikazio hori prest dagoela igotzeko store-etara. Astelehenero, aplikazio berriak testeatzeko bilerak egiten dira akatsak eta sugestioen bila.

– Bulegoak oso atseginak dira eta bulegoarekiko ergonomian asko inbertitzen dute, hau esanda, azken aste hauetan, bulego handiago batera mugitu egin gara eta bi aste telelan egin izan behar dut, nire empresako ekipamendu guztia etxera eramanda. Bulegoaren aldaketa ospatzeko, festa txiki bat egin genuen arcade makinak zuen leku batean. Enpresan giro bikaina dago, Harrobian ikasi zuten pertsona gehiago ezagutu ditut TellMeWow-en!

                               

Goizane Arrinda Pérez, praktikak Beitxu-n

Goizane Arrinda Pérez, praktikak Beitxu-n

Kaixo! Nire izena Goizane Arrinda da, eta Praktikak Beitxu-n egiten ari naiz. Beitxu Errealitate Virtualean nabarmentzen den enpresa bat da. Edozein motatako jokoak egiten dituzte ( kirolak, arkitektura, simuladoreak…). Niri aurten giro edo ingurumen ezberdinetako proiektu baten lan egitea tokatu zait, industria 4.0-an oinarritutako Errealitate Virtualeko simuladore baten “ViewR” deitutakoa. Hartan hiru ingurumen ezberdin egin dira: fabrika bat, eremu landatar bat eta eremu hiritar bat. Simuladore hauen helburua ahalik eta erralisten ikustea da ingurumen bakoitza eta objetuekin elkarreragitea. Nire lana, fabrika ingurumena egitea izan da, hau da, propak mmodelatzea eta texturizatzea.

 

Asier Aretxabala , Ikasturte Amaierako Proiektua

Asier Aretxabala , Ikasturte Amaierako Proiektua

Nire izena Asier Aretxabala da , ikasturte amaierako proiektuan nire asmoa arma batzuk egitea izan da. Praktika modura lehenengo Berserk-en Dragon Slayer-a egin nuen.Gero aizkor vikingo bat egin nuen pixka bat konplexuagoa texturizaketa substance-en praktikatzeko.Azkenik Northman pelikula ikusi nuen eta agertzen den ezpata egiteko gogo euki nituen.

 

                                                              

https://www.youtube.com/watch?v=QMpszIn8eyw