Goizane Arrinda Pérez, Ikasturteko lan finala

Goizane Arrinda Pérez, Ikasturteko lan finala

Nire izena Goizane Arrinda da, eta aurtengo proiektu finalean bi pertsonai egitea zen nire asmoa. Hasieratik “One Piece” animeko bi pertsonai egin nahi nituela nekien, hori dela eta lehenengo pertsonaia guztiz modelatu, texturizatu eta riggeatu dut, eta bigarren pertsonaiaren kasuan bustu bat egin dut.

 

portfolioaren esteka:

Arstation-a: https://www.artstation.com/g0i

YouTube-ko portfolioaren esteka: https://youtu.be/PAcCm78uT_s

IÑAKI LERGA 50 ORDUKO PROIEKTUA

IÑAKI LERGA 50 ORDUKO PROIEKTUA

50 orduko proiektu honetan haize errotaren funtzionamendu azaltzen duen bideo bat egitea nuen helburu. Horretarako, hasiera batean informatu behar izan nintzen eta gidoi bat egin nuen. Ondoren, errotaren modelua egin nuen eta kamararen mugimenduak gehitu nituen. Gainera, bideoa premieren editatu eta ahotsa gehitu behar izan nion.

Proiektu honetan esparru anitz ukitu ditut, bai gidoia sortu, modelatu, kamararen mugimenduak egin, premieren editatu… Horrek proiektuak barnetik hobeto ulertzen lagundu dit eta atzetik zenbat lan dagoen ulertzen erakutsi dit. Emaitzarekin nahiko harro nago eta espero dut etorkizunean lana aurkitzeko laguntzea.

 

3D2-ko Koldo Gorostidi-ren praktikak

3D2-ko Koldo Gorostidi-ren praktikak

 

Aupa, Koldo Gorostidi naiz, Harrobiako 3Dko goi mailako bigarren urteko ikaslea, 3D-az gain audio, bideo eta irudi edizioa ere nahiko ondo ematen zaizkit, eta gaur Necsum Trisonen egin ditugun praktiketako esperientzia idatziko dut.

Praktika hauek beste bi ikaskiderekin egin ahal izan ditut: Xabi eta Sara.
Necsum Trison proiektu artistiko handiak muntatzen eta digitalizatzen dituen enpresa da, hala nola, proiekzioak hormetan edo pantaila erraldoietan. Adibidez, Max Centerrena, zeinentzat eduki pare bat sortu ahal izan ditudan.

Praktiken lehen egunean, gure lehen hartu-emana, aurretik ez baitzen bilerarik edo topaketarik izan, oso atsegina izan zen, jende jatorra, besteetaz arduratzen dena. Izan ere, nire ikaskide bakar batek ere ez genekien ni barne hartuta berandu arte geratu beharko genuenik, eta, ondorioz, inork ez zuen janaririk eramaten… zeren txinera jatera gonbidatu gintuzten, oso keinu preziatua egia esan.

 

Praktiken hasieran, nahiko sartuta egon nintzen iragarkiei eskainitako atalean, publizitate digitala prestatzen Sephora edo Alain Afflelouren dendetako pantailetarako, besteak beste, eskaintzen zituzten produktu eta zerbitzuetarako. Gainerako denboran, Matte Paintings animatzera dedikatzen naiz After Effects-en, Yash Mall-en pantaila erraldoietarako, Abu Dhabi-ko janari-zentro baterako edo Max Center-en gauza bat editatzeko edo beste zerbait editatzeko.

 

 

Rivalia: Dungeon Raiders

Rivalia: Dungeon Raiders

 

Rivalia singleplayer ARPG eta Roguelite kategorietako bideo-joko bat da, kartoon estilo artistikoarekin. Jokoa Rivalia izendatutako mundu fantastiko batean gertatzen da, non lau pertsonaiek talde bat osatzen dute denbora errealeko borroketan parte hartu ahal izateko inguruan dauden ziegetan, hauek aleatorioki sortzen dira, entretenimendua borroka-sistema berri eta dinamiko batean bilatuz.

 

Taldeak bat eginda borrokatuko du, eta jokalariak une oro kontrolatuko du 4 pertsonaietako edozein, beste hirurak bere gudukideak direlarik. Taldekide bakoitzak rol berezia izango du borrokaldietan, eta trebetasun desberdinak.

 

Rivaliak borroka sistema bat eraiki nahi du egungo ARPGek eskaintzen duten oinarriaren gainean, aldi berean, elkarrekin inoiz ikusi ez diren joko ezberdinen mekanikak konbinatuz, “Final Fantasy XV” ko lau aliaturen eta “Genshin Impact” ko borroka sistemaren arteko mekanikak bezala, honi, TBOIren (Isaac) estiloko ausazko mazmorren sistema bat gehituz.

 

 

 

 

Gure ikasleen konpromezuari esker, klaseak modu presentzialean ematen jarraitzen dugu

Gure ikasleen konpromezuari esker, klaseak modu presentzialean ematen jarraitzen dugu

Publikatuta: Unai González Paños

Aste honetan lehenengo ebaluazioari bukaera emango diogu eta gure ikasleen konpromezuari esker, klaseak modu presentzialean ematen jarraitzen dugu.

Harrobian ezarritako protokoloa betetzeko gure ikasleak esfortzu handia egiten ari dira: musukoa, segurtasun-distantziak, gel hidroalkolikoa, postuaren garbiketa, atsedenaldiak ikasgelan, etab.

Espero dezagun pandemiaren bilakaera hobetzea beste neurri batzuk hartu ahal izateko.

Bitartean zorionak egiten ari zareten lanagatik eta eskerrik asko!