Andrea Gonzalez Lan Finala 50 h

Andrea Gonzalez Lan Finala 50 h

Kaixo Berriz! Oraingoan nire amaireako proiektua erakutsiko dizuet.
Egia esanda ez neukan seguru zer egin eta lehenengo asteetan beste gauzetan egon nintzen.
Baina pasadan astean inspirazioa heldu zitzaidan eta zer egitea erabaki nuen.

Azkenean, nire proiektua pertsonai bat egitea izan da, bere asset propioarekin. Pertsonaia egiterako orduan nire 2 estilo gogokoenak, “SteamPunk” eta “Post-apocaliptic”, elkartu nituen. Denbora handia ez neukanez eta garrantzitsuena 3d arloa denez, ez nuen Concept Art-ik egin eta egindako bozetoekin moldatu nintzen.

Hemen ikusi ahal dituzue:

   

Pertsonai gisa neska bat arma batekin egin nahi nuen. Neskaren pertsonalitatearekin bat egiten duen arma Bazooka bat dela pentsatzen dut. Bazooka Punk zahar estiloko objetua da eta nire erreferentzia nagusia Jinxx character-ra izan da, Arcane serieko protagonista. Bere estiloaz hitz egiterako orduan esan dezakegu bere arropa, zaharra, apurtuta, kolore ilunak eta pinturaz zikinduta dagoela.

Hemen, hobeto ikusi ahal duzue:

 

 

360º bideoa:

 

Koldo Gorostidi-ren Ikasturte amaierako proiektua

Koldo Gorostidi-ren Ikasturte amaierako proiektua

Ikasturte amaierako proiektuaren planteamendua honako hau izan zen: Rivalia proiektua PS Talentsen laguntza duen bideojoko bat da, Play Station plataforman argitaratzeko, eta hasiera batean, jolasaren UI eta etsai baten eredua sortzeaz arduratzea planteatu nuen… Azkenean, uste baino lanpetuago ibili naiz, eta IUa profesional bati uztea erabaki dugu, gustuko emaitza bat ziurtatzeko.
Trukean, taldearen administrazioa eta marketina, trailerra eta Key Art, eta produkzioaren zati batzuetan lagundu egin dut.

Azucarado

Azucarado

 

Kaixo, gure izenak, Aitor eta Noelia dira eta Azucarado jokoa aurkeztuko dizuegu. Bigarren mailako ikasleak gara eta gure kurtsoko erronkarik garrantsitzuena joko bat taldeka garatzea zen. Lehenengo egunetan  zein joko garatu nahi genuen antolatu izan behar genuen. Asko estabaidatu ondoren, tartak sortzeko joko bat egingo genuela erabaki genuen . Jokoa erabakita genuenean,  erreferentziak bilatzen hasi ginen. “Overcooked”  izeneko joko batekin topatu ginen. Informazio bilatu ondoren, jokoa bi pertsonen artean eginda zegoela konturatu ginen eta gainera  jokoa oso arrakastatzua  zela ikusi genuen . Erronka moduan eta gure lehenengo ideiarekin lotuta, “Overcooked” moduko joko bat egitea erabaki genuen.

Gure emaitza hau izan da:

Making Of:

 

Trailer:

 

Espero dugu zuen gustoko izatea,

Aitor eta Noelia.