Goizane Arrinda Pérez, Ikasturteko lan finala

Goizane Arrinda Pérez, Ikasturteko lan finala

Nire izena Goizane Arrinda da, eta aurtengo proiektu finalean bi pertsonai egitea zen nire asmoa. Hasieratik “One Piece” animeko bi pertsonai egin nahi nituela nekien, hori dela eta lehenengo pertsonaia guztiz modelatu, texturizatu eta riggeatu dut, eta bigarren pertsonaiaren kasuan bustu bat egin dut.

 

portfolioaren esteka:

Arstation-a: https://www.artstation.com/g0i

YouTube-ko portfolioaren esteka: https://youtu.be/PAcCm78uT_s

3D2-ko Irune Gutiérrez ikaslearen 50 orduko proiektu pertsonala

3D2-ko Irune Gutiérrez ikaslearen 50 orduko proiektu pertsonala


Aupa, Irune Gutiérrez naiz eta kurtsoaren azkenegoko proiekturako erabaki nuen pertsonai bat egitea, hain zuzen ere Lady Gagak Chromatica II 2020 VMA kontzertuan eraman zuen arroparekin “Cartoon” itxuraz. 
Nire lehenengo asmoa izan zen berak eraman zuen maskara modelatzea, baina ez neukan denbora gehiegi eta azkenean erabaki dut ez egitea.
Pertsonaiaren modelaketa Zbrushen eta Mayan izan dira eta texturizaketa egiteko Substance Painter erabili dut, argiztapena eta renderrak Mayan landu ditut, eta pertsonaiaren posea mixamotik hartu dut. Bideo bat uzten dizuet azken emaitza ikusteko. Pixka txarto ikusten da konpresioagatik baina beno, espero dut zeuen gustokoa izatea.

IÑAKI LERGA 50 ORDUKO PROIEKTUA

IÑAKI LERGA 50 ORDUKO PROIEKTUA

50 orduko proiektu honetan haize errotaren funtzionamendu azaltzen duen bideo bat egitea nuen helburu. Horretarako, hasiera batean informatu behar izan nintzen eta gidoi bat egin nuen. Ondoren, errotaren modelua egin nuen eta kamararen mugimenduak gehitu nituen. Gainera, bideoa premieren editatu eta ahotsa gehitu behar izan nion.

Proiektu honetan esparru anitz ukitu ditut, bai gidoia sortu, modelatu, kamararen mugimenduak egin, premieren editatu… Horrek proiektuak barnetik hobeto ulertzen lagundu dit eta atzetik zenbat lan dagoen ulertzen erakutsi dit. Emaitzarekin nahiko harro nago eta espero dut etorkizunean lana aurkitzeko laguntzea.

 

Aitor Simon 3D2-ko ikaslea Duala Tecnalia-n

Aitor Simon 3D2-ko ikaslea Duala Tecnalia-n

Aupa, Aitor Simon naiz 3D bigarren mailako ikaslea, eta aurten Duala egiten aritu naiz Tecnalia enpresan. Covid-arengaitik ekainean hasi beharrean, irailan hasi nintzen lanean, astelehenetik ostegunera, 4 ordu enpresan, eta beste 4 baita astelehenetik ostegunera eta ostiraleko egun guztia eskolan ikasten. Ordutegi hori otsailera arte da, orduan hasten baitira beste ikasleen praktikak, eta nik lanaldi osoa egiten hasten naiz Tecnalian. Hasieran, Zamudioko bulegora joaten nintzen, eta, han tutore bat izan arren, ez zen benetako ekoizpeneko tutorea, hura Arabako bulegoetan baitzegoen. Lanak bidaltzeko edo edozein zalantza argitzeko posta elektronikoz edo Teams-en bidez hitz egiten genuen, distantzia luzeko erlazio hau niri ez dit arazorik sortu.

Denetarik egin dut: modelatu, testurizatu, rigeatu, animatu, UI-ak egin, programatu… Haiek batez ere AR-arekin (Augmented Reality) lan egiten dute adibidez nire lehenengo proiektua AR akuario bat izan zen. Mugikorraren bidez, zure inguruan igeri egiten duten arrainak ikus ditzazkezu; zuk marraztutako arrain bat ere sor dezakezu.

Orokorrean asko ikasi dut, batez ere horrelako enpresa baten produkzioa nola funtzionatzen duen. Egia da ez dela erraza aldi berean lan egitea eta ikastea, baina ordainsari ekonomikoaz gain, esperientzia oso ona eta bakarra da.