Aitor Simon 3D2-ko ikaslea Duala Tecnalia-n

Aitor Simon 3D2-ko ikaslea Duala Tecnalia-n

Aupa, Aitor Simon naiz 3D bigarren mailako ikaslea, eta aurten Duala egiten aritu naiz Tecnalia enpresan. Covid-arengaitik ekainean hasi beharrean, irailan hasi nintzen lanean, astelehenetik ostegunera, 4 ordu enpresan, eta beste 4 baita astelehenetik ostegunera eta ostiraleko egun guztia eskolan ikasten. Ordutegi hori otsailera arte da, orduan hasten baitira beste ikasleen praktikak, eta nik lanaldi osoa egiten hasten naiz Tecnalian. Hasieran, Zamudioko bulegora joaten nintzen, eta, han tutore bat izan arren, ez zen benetako ekoizpeneko tutorea, hura Arabako bulegoetan baitzegoen. Lanak bidaltzeko edo edozein zalantza argitzeko posta elektronikoz edo Teams-en bidez hitz egiten genuen, distantzia luzeko erlazio hau niri ez dit arazorik sortu.

Denetarik egin dut: modelatu, testurizatu, rigeatu, animatu, UI-ak egin, programatu… Haiek batez ere AR-arekin (Augmented Reality) lan egiten dute adibidez nire lehenengo proiektua AR akuario bat izan zen. Mugikorraren bidez, zure inguruan igeri egiten duten arrainak ikus ditzazkezu; zuk marraztutako arrain bat ere sor dezakezu.

Orokorrean asko ikasi dut, batez ere horrelako enpresa baten produkzioa nola funtzionatzen duen. Egia da ez dela erraza aldi berean lan egitea eta ikastea, baina ordainsari ekonomikoaz gain, esperientzia oso ona eta bakarra da.

 

3D2-ko Oier Ruiz ikaslearen praktikak Naduku enpresan.

3D2-ko Oier Ruiz ikaslearen praktikak Naduku enpresan.

Kaixo Oier Ruiz naiz, Harrobia ikastolako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloko bigarren mailako ikaslea, eta Otsailaren 25-etik Naduku Games Bartzelonako enpresan batean praktikak egiten ari naiz.

Hasieran propak texturizatzen hasi ziren nere praktikak, baina denborearekin enpresa konfidantza hartu eta modelatzeko prop ezberdin bidali zidaten, 2 hilabete daramat Nadukun praktikak egiten, hasieran ez nengoen guztura, baina denborarekin eta gauza berriak egiten joan ahala, gauzak aldatu egin ziren. Orain oso pozik nago, zeren eta gainera oso tutore ona daukat, gauzak azaltzeko eta zalantzak argitzeko arazorik ez duelako, gauza berriak erakuzten digulako eta; Adibidez Arnold nola ondo erabili eta argiztapen klase batzuk eman, espero dut azken hilabete honetan gauzak berdin jarraitzea.

 

Gure ikasleen konpromezuari esker, klaseak modu presentzialean ematen jarraitzen dugu

Gure ikasleen konpromezuari esker, klaseak modu presentzialean ematen jarraitzen dugu

Publikatuta: Unai González Paños

Aste honetan lehenengo ebaluazioari bukaera emango diogu eta gure ikasleen konpromezuari esker, klaseak modu presentzialean ematen jarraitzen dugu.

Harrobian ezarritako protokoloa betetzeko gure ikasleak esfortzu handia egiten ari dira: musukoa, segurtasun-distantziak, gel hidroalkolikoa, postuaren garbiketa, atsedenaldiak ikasgelan, etab.

Espero dezagun pandemiaren bilakaera hobetzea beste neurri batzuk hartu ahal izateko.

Bitartean zorionak egiten ari zareten lanagatik eta eskerrik asko!