Rivalia: Dungeon Raiders

Rivalia: Dungeon Raiders

 

Rivalia singleplayer ARPG eta Roguelite kategorietako bideo-joko bat da, kartoon estilo artistikoarekin. Jokoa Rivalia izendatutako mundu fantastiko batean gertatzen da, non lau pertsonaiek talde bat osatzen dute denbora errealeko borroketan parte hartu ahal izateko inguruan dauden ziegetan, hauek aleatorioki sortzen dira, entretenimendua borroka-sistema berri eta dinamiko batean bilatuz.

 

Taldeak bat eginda borrokatuko du, eta jokalariak une oro kontrolatuko du 4 pertsonaietako edozein, beste hirurak bere gudukideak direlarik. Taldekide bakoitzak rol berezia izango du borrokaldietan, eta trebetasun desberdinak.

 

Rivaliak borroka sistema bat eraiki nahi du egungo ARPGek eskaintzen duten oinarriaren gainean, aldi berean, elkarrekin inoiz ikusi ez diren joko ezberdinen mekanikak konbinatuz, “Final Fantasy XV” ko lau aliaturen eta “Genshin Impact” ko borroka sistemaren arteko mekanikak bezala, honi, TBOIren (Isaac) estiloko ausazko mazmorren sistema bat gehituz.