Hasiera » Irakasleen bloga » EUSKOSKILLS 2018 3D Zikloko Olinpiadak
Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak 2018ko “EuskoSkills”-ak antolatzen ditu.

“Euskoskills 2018” Txapelketa, Lanbide Heziketako edozein Ziklotan matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduta dago, hau da, Oinarrizko Lanbide Heziketa zein Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketako ikasleentzat, beti ere, txapelketako familia batekin lotuta badago. Derrigorrezko baldintza da, parte hartzaileek 2019an abenduaren 31an 22 urte baino gehiago ez izatea.

“EuskoSkills 2018”-ko Txapelketa edo modalidade bakoitzerako Ikastetxe Integratu erreferente bat aukeratu da eta bertako irakasle bat da txapelketa antolatzaile burua, “JEFE ADITUA” deritzona.

3D sailean, aurtengo edizioaren antolakuntza Tartanga-ren esku gelditu da. Proban parte hartu dute Harrobiako Mariñe eta Beñat, Tartangako Asier eta Lander, eta, azkenik, Ceinproko Janire eta Imanol.

Egunero 6 ordu ibili ziren lanean, totalean 12 ordutako lanak burutzeko.

Proba

3D probarako erreferentzi irudi bat ematen zaie ikasleei. Irudi hori originala den produktu propio bat garatzeko abiapuntua da. Bi egunetan banatutako 12 ordutako epean, modelaketa, testurizazioa, riggina eta bideojoko motore batetara esportatuko den animazioa egin behar dute partaideek.

Hona hemen domina-zerrenda:

  • Urrea: Asier (Tartanga)
  • Zilarra: Mariñe (Harrobia)
  • Brontzea: Janire (Ceinpro)

Asier Euskadiko ordezkaria izango da Madrilen ospatuko den SpainSkills txapelketan. Zorionak!

 

 

Gure ikasleak

Mariñe (2017-2018)

  • ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • Emandako erreferentziatik originaltasunez desbideratu zen eta kontzeptualizazioan, testurizazioan, materialetan eta modelaketan egindako lan txukunak bigarren postua lortzeko balio izan zion.

   

 

Beñat (2017-2018)

  • ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • Epaileek gehien azpimarratu zutena bere pertsonaiaren testurizazioa eta argiztapena izan zen.