Gaur egun, umeek bidaiatzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko zailtasun asko dituztela agerian dago. Horretarako Harrobiako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileko 5 ikaslek, Iker, Kimetz,Izei, Ian eta Mariñe, VR-ko proiektu bat garatzea erabaki dute.

VR proiektua “Mundua Eskuetan” izenarekin ezagutuko da. Betaurrekoak jarriz edozein estatura bidaiatzeko aukera emango zaigu. Behin herrialdean egonda, bertako kultura, historia, klima, animaliak eta beste hainbat bitxikeria desberdinak ikusi ahalko dira.

helburua umeek munduko kultura ezagutzea da eta horretarako mundu birtual honetan gure planetako hainbat herrialde bisitatu ahal izango dira, eta hauen barruan eskultura, eraikin eta monumentu printzipalak agertuko dira. Jokoaren Hasieran gela batean agertuko da jokalaria, eta gela honen erdian lur planetaren puxika egongo da. Jokoan momentu guztian gidari bat egongo da jokalaria laguntzeko prest (tutorial txiki bat, adibidez).

                                                                                          

 

 

KONTZEPTUAK

 

 

 

 

 

   

 

 

 

herrialde bisitatzeko, click egin beharko da gure aurrean agertuko den erliebeatutako mapan eta horrela  gela(“Hall”) batean agertuko da jokalaria. Gela honetan herrialdeari buruzko gaiak planteatuko dira(“Monumentuak, Janaria,…”) agertuko dira gainera, bagoi pare bat egongo dira (trenen antzerakoa). Bagoi hauetan sartzean, trena mugitzen asiko da eta tren honen ibilbidea lehenago aukeratutako gaiaren assetekin beteta egongo da.

 

Proiektu hau 2018-ko irailean hasi da, eta lehengo bertsioa 2019-ko otsailean prest egongo da.