Harrobiako 3D eta bideo-jokoak-ko ikasleek izan duten erronkan pertsonai/ibilgailu-en sorrera izan dute helburu. Kurtsoan zehar ikasitako teknika gehienak erabili behar izan dituzte erronkaren oztopoak arrakastaz gainditu ahal izateko. Forma organikoak eta ezorganikoak bateratu dira eta horrekin batera ikasleek egiñiko ahalegina. Lan hauek burutzeko tresna nagusi bezala ondorengo programak erabili dituzte: Maya, Zbrush, Substance painter, Photoshop etab (industriako lehen mailako Softwareak). Hiru aste aritu dira burubelarri lanean eskatutako elementu teknikoak (Shader, Uv,Topologia, Renderrak) txukun aurkezteko, non sormena ere baloratu dugun. Aurkezpen egoki bat beharrezkoa denez, konposaketaren, kolorearen eta formen pisua garrantzitsua da.

Bukatzeko bakarrik esan beharra dago, ikasleek harro egon behar direla beraien lanetaz eta Portfolio/Demo reel baten jartzeko moduko piezak sortu dituztela.

Egin KLIK argazkietan handian ikusteko.