Publikatuta Egoitz Iturrioz
Azaroaren 25ean (astelehena), 80 ordutako ingelera ikastaroa hasi zen. Informatika, Kirola, Marketina eta 3D zikloetako lehenengo mailako 11 ikaslek klase hauetan mintzamena era dinamikoan landuko dute komunikatzerako unean trebetasun handiagoa izateko.
Bostgarren urtez eta Europa 2020 estrategiaren barruan, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ikastaroa martxan jarri du Harrobiak ingelera maila indartzeko eta ERASMUS+ planaren baitan atzerrian egiten diren LPK-Praktikak errazteko.