Kaixo, gu 3Dko ikasleak gara, hain zuzen ere (Julen Vaquero, Lander Urriz, Eneko Torre, Xabier Félez eta Andoni Olea) eta MrJam musika eskolarako proiektu bat egin dugu. Proiektu honen bitartez, ikasleek landu dezakete musika estudio batean grabazio prozesua. Horretarako MrJameko grabazio gela birsortu egin dugu, tamaina errealean eta botoiak funtzionalak egiten. Gure helburua MrJameko ikasleei praktikatzeko modu bat eskaintzea izan da eta egitea lortu dugu.

Guri lan hau eskatu izanaren arrazoia, honakoa da; estudioan nahasketa mahai bakarra dagoenez, teoría guztiaren ostean, ikasle bakoitzak praktikak banan banan egin behar  dituzte eta benetazko ekipoarekin haritzearen arriskua, zerbait gaizki eginezgero, aparatuak benetan hondatzen dira.

Hori dela eta, beraien nahasketa gela digitalki birsortzeko eskatu digute, joko edo tutorial bezala,  jarraibide batzuk eginez praktikatzeko aukera egongo litzake. Era horretan, ikasle bat baino gehiago batera praktikatzeko aukera dago, gela errealean sartu aurretik.

Ikasturte honetan, taldeka, proiektu bat egin behar genuen. Talde bakoitzak benetako bezero
bat izan dugu, non bezeroarekin elkarrizketa bat eduki behar genuen zer nolako aplikazioa nahi
zuten jakiteko.

Gure kasuan MR.Jam musika eskolarekin egin dugu lan. MR.Jam-eko arduradunarekin geratu
ginen euren instalazioetan, eta hor zer nolako gauzak egiten dituzten erakutsi ziguten. Gure
enpresa musika eskola bat denez, gure bezeroak bere ikasleak eskola honetan erabiltzen diren
aparatuak ongi erabiltzen ikasteko aplikazio bat nahi zuten. Eskola honetako arduradunak,
irakaskuntza saio bat eman zigun, non bertan erabiltzen den nahasketa mahaia nola erabiltzen
zen erakutsi ziguten.

Emandako klase honetan pausuz pausu, gelako aparatuak nola erabiltzen diren azaldu ziguten.
Honen argazkiak eta apunteak atera genituen, gure aplikazioan sartu ahal izateko, eta MR Jam-
eko gela ahalik eta hoberen kopiatzeko, horrela ikasleak gure aplikazioan ikasitakoa mundu
errealean erabiltzearren.

Bezeroak eskatutakoa: Aplikazio bat non nire ikasleak nahasketa mahaia nola piztu behar den
ikasi ahal izango duten, eta benetako mahaia erabili gabe, gutxi gutxika pausu guztiak nola egin
behar duten ikasteko.

Guk aurkeztutakoa: Pantailan bertan jarraitu behar diren pausuak agertzen dira, eta pausu
honek ongi egitean, automatikoki hurrengo pausua agertuko zaio. Pausua txarto egiten badu,
ez du aurrera jarraituko, beraz ongi egin arte pausu horretan geldituko da.

Clickatu hemen trailerra ikusteko:

https://www.youtube.com/watch?v=LO_SzpTPX20

 

 

 

 

 

 

Hemen deskargatu ahal da proiektua:

Windows exekutablea:

https://drive.google.com/open?id=1ails5w_HAVKyZR6jlRuJU9z4M92ZxJsd

 

Mac exekutablea:

https://drive.google.com/open?id=1UOtxQqaWxW-WAF1DlC2Qu6YMn76waUMj

 

Instrukzioak:

Instrucciones

 

PostMortem:

Mr.Jam PostMortem