Kaixo! Alain Bermejo naiz eta nire praktiketan bizi dudan experientzia kontatuko dut post honen bidez:

Biook-en praktikak hasi aurretik Naduku empresan hasi nituen, baina hilabete bat pasa eta gero lan askorik ez ziguten bidali horregatik beste enpresa batean lan egiteko eskatu genuen eta orain bi aste daramagu ikaskide bat eta biok Biook-en praktikak egiten.

Enpresa honetan, egia esan, oso ondo hasi ginen, eta gure ardurapean dagoen jauna makina bat da, arduinoarekin eta programazioarekin zerikusia duten gauzak erakusten dizkigu, eta horrek arreta handia piztu dit.

Proiektuari dagokionez, espazioan esperientzia bat egiten ari gara. Zure helburua espazio-ontzia adimenaren bidez mugitzea da, zure burmuinaren bulkadak neurtzen dituen aparatu bati esker, eta pantailan ekintza bati lotutako hainbat “tag-ak” bereizteko gai da. Praktikak etxetik egiten ditugu, baina proiektua probatzeko aparatua behar dugu, eta egun batzuetan enpresara joan behar izaten dugu.

Lantzen ari garen proiektuaz gain, lan sekundario batzuk ere bidaltzen dizkigute, hala nola arduinoak instalatzeko eta programatzeko tutorialak egiten.

Egia esan, praktikak nahiko onak izaten ari dira beste enpresarekin izan dudan lehen esperientziarekin alderatuta, eta enpresan lan egiten duen taldea oso jende atsegina da eta proiekturako ideiak pentsatzen laguntzen digute.