Kaixo, Kepa Eguskitza naz, eta Moviltik enpresan izan dodan lan esperientzia azalduko dot blog honetan zintzotasun osoz.

Moviltik inmigrazioari buruz kontzientziatu nahi dauan enpresa bat da, eta haien prioritatea haiek inpartitzen dabezan tailerrak eta “Loturak Festibala” izan dira, non jendeari aktibitate batzuen bidez kontziatzen saiatzen dira.
Gauza da, aurten oculus betaurreko mordo batzuk erosi dabezala, eta gure lana hilabete oso baten izan da betaurrekoak zelan ibiltzen diran ulertzea, eta haietan 360º-ko bideoak instalatzea “Loturak Festibalean” jendeari aurkezteko. Nomalean astelehenetan fisikoki aurkezten ginan ordu bat edo biko bilera bat izateko (Covid-agatik eta enpresa oso txikia dalako). Izan be, hain lanpetuta egon ziran Loturak Festibalagaz ezin izan euskuela kasu askorik egin, beraz aste osoa gauza askorik egin gabe egoten ginan.

Lehenengo egunetik zintzotasunez tratatu euskuen, gauza da haiek oso lanpetuta egozala esan euskuen, praktikak esustez harrapatu eutsiela, eta Loturak Festibalean zentratuta egozala. Lehenengo egunean kamara bat erosi euskuen, eta beti faltan izan dogun materiala arazo barik ordaindu deuskue. Gugaz beti gertutasunez tratatu gaitue, eta hori eskertzekoa da. Izan be, ordutegi finkorik ez izatea, edozein momentuan laguntza behar izate etb..niri antsietate apur bat emon deusta, ordu gitxi izan diran arren, nik nire ordutegi finkoa behar dodalako. Loturak Festibalean PC-ko jokoak eta VR betaurrekoak jendeari aurkeztu eta zaindu egin behar genduzan. Lau egun izan ziran, 8 ordu egon ginan egun bakoitzeko, eta azkenengo egunak festiboa eta zapatua izan ziran. Izan be, barriro, janaria eta guzti ordainduta izan genuen egun guztietan taberna baten.

Orain arte dana ulergarria iruditu jatan, baina nire benetako amorrua da Loturak Festibala amaitu dala, eta hori amaitzerakoan VR-ko joko bat garatuko genulakoan gelditu ginan (haiek ezagutzen daben benetako inmigrazio kasu batean oinarrituz). Oraindik ez da gauza handirik hitz egin, eta halako bideojoko bat garatzeko denbora asko behar da. Oraindik lanpetuta daude proiektu horri behar dan atentzioa jartzeko, eta denbora egiteko, tailer batzuetara bidali gaitue jendea grabatzeko. Barriro transportea eta guzti ordaindu deuskue, baina gauza da tailer horreetan ez dogula guk ikasitako gauzarik aportatzen, eta ez daude gure potentziala aprobetzatzen.

Etorkizun batean tailer batzuk inpartitzen kobratzeko aukera eskeini deuskue interesatuta bagaude, baina gauza da, niretzat eta enpresarentzat askoz be interesgarriagoa izango litzatekela VR-ko jokoa sortzea. Potentzial asko izan daike haiek haien joko propioa aurkezteko ahalmena izatea jendea kontzientziatzeko, eta askoz be justifikatuagoa VR esperientzia bat izanda.

Haiekaz pertsonalki tratu oso ona daukat, eta ez dot deskartatzen haiekaz egunen batean lan egitea edota tratua mantentzea, baina gauzak aldatu behar dira hori lortzeko. Haiek badakite eta onartzen dabe, baina hemen organizazioa izan da haien benetako falta.

Hori da esan behar dodan guztia momentuz, hilabete bat gelditzen da praktikak bukatzeko.