Aupa, Aitor Simon naiz 3D bigarren mailako ikaslea, eta aurten Duala egiten aritu naiz Tecnalia enpresan. Covid-arengaitik ekainean hasi beharrean, irailan hasi nintzen lanean, astelehenetik ostegunera, 4 ordu enpresan, eta beste 4 baita astelehenetik ostegunera eta ostiraleko egun guztia eskolan ikasten. Ordutegi hori otsailera arte da, orduan hasten baitira beste ikasleen praktikak, eta nik lanaldi osoa egiten hasten naiz Tecnalian. Hasieran, Zamudioko bulegora joaten nintzen, eta, han tutore bat izan arren, ez zen benetako ekoizpeneko tutorea, hura Arabako bulegoetan baitzegoen. Lanak bidaltzeko edo edozein zalantza argitzeko posta elektronikoz edo Teams-en bidez hitz egiten genuen, distantzia luzeko erlazio hau niri ez dit arazorik sortu.

Denetarik egin dut: modelatu, testurizatu, rigeatu, animatu, UI-ak egin, programatu… Haiek batez ere AR-arekin (Augmented Reality) lan egiten dute adibidez nire lehenengo proiektua AR akuario bat izan zen. Mugikorraren bidez, zure inguruan igeri egiten duten arrainak ikus ditzazkezu; zuk marraztutako arrain bat ere sor dezakezu.

Orokorrean asko ikasi dut, batez ere horrelako enpresa baten produkzioa nola funtzionatzen duen. Egia da ez dela erraza aldi berean lan egitea eta ikastea, baina ordainsari ekonomikoaz gain, esperientzia oso ona eta bakarra da.