Kaixo! Sara Sanchez naiz eta praktikak egiten ari naiz Necsum Trison enpresan, teknologiaren bidez esperientzia magikoak sortzen espezializatutako arte eta entretenimendu estudio digitala.
Hasieran Photoshop-ekin eta After Effects-ekin lanera jarri ninduten zeregin txikiak egiten. Motion Graphics ere egiten nuen Cinema 4D-n eta Power Pointak proiektu berrietarako ideiekin. Denbora bat igaro ondoren, nire gainbegiralea modelatzen hasteko aukera eman zidan, nola egiten nuen ikusteko, eta, astebete baino gutxiagoan 3 modelu on ateratzean, ordutik aurrera hori nire lana izango zela erabaki zuen. Handik denbora gutxira, Abu Dhabi-n dagoen Yas Mall merkataritza zentrorako proiektu bat sartu zen enpresara. Bururatu zitzaien ideietako bat animali musikalen banda bat sortzea izan zen, eta nire lankidea eta biok egingo genuela erabaki zuten. Eta horretan jarraitzen dut, texturizatzeko 3 modelu falta zaizkit eta orduan nire lankideari pasatuko dizkiot, berak animatzeko eta rigeatzeko. Dena ondo badoa gure proiektua 14m altuko pantailan ikusi ahal izango dugu munduko merkataritza zentro handienetako batean.