Kaixo! Xabi naiz eta aurten Duala egiten aritu naiz Tecnalian. Empresa honetan Irailean hasita hainbat eremu garatzeko aukera izan dut, beti industriara bideratuta. Landutako gauzen artean, industriarako aplikazioak, 3D modeluen poligonoen murrizketa, erralitate virtualerako lan prozesuak, edo fotogrametria aurkitu ditzakegu. Aurten ez dira proiektu kreatibo asko egon, baina hala ere nire esparrurako erabilgarriak izan daitezkeen tresna eta prozesu batzuk probatu ditut, programazio, zein disinu esparruan. Adibidez, enpresen teknologizazio maila neurtzeko aplikazio baten modelu lowpoly eta animazioak egin, edo Unityn, informazio transmisioa errepresentatu nodoak erabiliz. Lan munduan esperientzia lortzeko eta baita nire denbora antolatzen ikasteko aukera ona izan da, batez ere ikasturteko hasieran, klaseak eta lan orduak bete behar nituenenan. Batzutan estresagarria izan daiteke, baina esperientzia eta dirua jasotzeko aukera interesgarria izan da.