Kaixo:
Esti naiz, 3D ikasten nago eta 2.mailakoa naiz. Gaur, lan finalari buruz hitz egingo dut.
Lan finalari dagokionez, nire ideia guztiz argi neukan, ingurumen bat egin nahi nuen. Orduan, eskozian egindako argazki bat hartu nuen inspirazio bezala, eta bozetoa egiten hasi nintzen; Antzinako gaztelu bat egin nahi nuen edo alako zerbait.
Geroago, Blender-en blockina egin nuen, hau da, gazteluaren forma hartzeko, kuboak jarri nituen eta denborak aurrera egin ahala banengoen gaztelua modelatzen. Modelatzen amaitu nuenean, texturizatzen hasi nintzen eta amaitzerakoan, Unrealen sartu nuen. Unreal erabiltzea erronka bat izan zen, nik ez bainuen inoiz erabili eta ordura arte Unity izan zen erabili nuen gauza bakarra. Hala eta guztiz ere, argiztapenarekin, lainoarekin, partikula sistemarekin, soinu sistemarekin eta abarrekin jolasten ausartu nintzen eta emaitza hau izan zen:
Badakit oraindik asko daukadala hobetzeko, baina esan behar dut emaitzarekin harro nagoela. Eta gaztelua zehatzago ikusi nahi baduzue, nire Youtubeko portfolio ikusi dezakezue, hemen daukazue bideo baten esteka: https://youtu.be/be3E3PPZOlo
Estibalitz García.