– Kaixo! Mikel Román naiz,

nire esperientzia TellMeWow-en bikaina izan da,

hiru hilabete hauetan Android, iOS eta Huawei -rako aplikazioak egiten irakatsi didate gehienbat Unity motorrean eta Solar2D (Corona) izeneko beste motor batean, hau da, konpainia txikiagoa zenean erabiltzen zuten motorra.

– Eman didaten ekipamendua Mac Mini bat bi pantailekin, iPad-a eta Huawei mugikor bat izan da, horrekin eta nire Android mugikorrarekin, gai naiz aplikazioak eraiki eta argitaratzeko App Store-an, Play Store-an eta App Gallery-n.

– Gehien egin dudan lana, aplikazioen iragarkien IDak eguneratzea, aplikazioen iragarkiak probatzea eta zenbait aplikaziotan akats batzuk konpontzea izan da. Aplikazio bat konpontzen amaitu dudanean, abisatu behar dut tester-ei Slack bidez aplikazio hori prest dagoela igotzeko store-etara. Astelehenero, aplikazio berriak testeatzeko bilerak egiten dira akatsak eta sugestioen bila.

– Bulegoak oso atseginak dira eta bulegoarekiko ergonomian asko inbertitzen dute, hau esanda, azken aste hauetan, bulego handiago batera mugitu egin gara eta bi aste telelan egin izan behar dut, nire empresako ekipamendu guztia etxera eramanda. Bulegoaren aldaketa ospatzeko, festa txiki bat egin genuen arcade makinak zuen leku batean. Enpresan giro bikaina dago, Harrobian ikasi zuten pertsona gehiago ezagutu ditut TellMeWow-en!