Kaixo! Asier Aurrekoetxea naiz, Harrobia Ikastolako 3D Animazioa, Jokoak eta Ingurune Elakarreragileko goi-graduko zikloko ikaslea.

Nire praktikak BIOOKen egin ditut, irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko batean. Enpresa honek gizarte-berrikuntza sustatzea du helburu, herritarrek ekoizpen zientifiko-kulturalean parte hartu eta gozatzeko ekosistemak sortuz, biologiaren eta beste disziplina monotono batzuen arteko mugak ezabatuz. Enpresa txikia da eta Mondragon Unibertsitatean (BBF) dago kokatuta, Bilboko kanpusean. Hemen adin eta kultura ugariko jendea aurkitu daiteke. BIOOK 2 langilek osatzen dute, eta berri guztiak eroso hartzen dituzte.

Nire eginkizun nagusia SolarSystem VR bideojokoaren garapenaz eta hobekuntzaz arduratzea izan da. Nire eginkizunak ugariak izan dira, esaterako: grafikoki texturak landu, HUD-a diseinatu, progamaketa eta Prop batzuen modelaketak, animazioak, audioak landu, horrela VR adaptazioa hobetuz. Juan Antonio Zunzunegui BHIn (Portugalete) ikusi izan ahal dut NextMind sensorea, hasiera batean jokurako kontsola izango zena (baina gero Oculus Quest izatera aldatzea erabaki zen) eta, horren bidez, asko ikasteko aukera izan dut hilabete hauetan zehar. Horrez gain, BIOOK enpresa zientifikoa denez, arlo horretako hainbat gauza jorratu ditut. Egun batzuetan, tailerrak ematera eraman naute laguntzaile bezala, non Daphnia-mikroskopioen montaketa irakatsi dut. Azkeneko eginkizunen artean, SolarSystem VR produktuaren erakuspena izan zen. Hainbat hezkuntza-zentro gure enpresara etortzeko aukera izan zuten bertan joko hori ezagutzeko eta frogatzeko helburuekin.

Orokorrean, otsailetik izan dudan lan-esperientzia ona izan da. Dena den, kritika bezala, onartu behar dut lehen hilabetea txarrena izan zela, baina gorabehera horiek konpondu ondoren eta enpresaren lan-girora egokitu nintzenean, gauzak hobetu ziren. Hurrengo hilabeteak, alde positiboak eta negatiboak izan zituzten, baina hala ere ez naiz ezertaz kexatu. Lankideekin oso gustura sentitu naiz momentu orotan,  lan-giro oso atsegina izan dugu, gauza guztiak erraztu dituena.

Ondo izan,

Asier