Aitzol Rodriguez naiz, ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Beitxu Studios enpresan (Bilbao). Praktiketan Biosanitario simulazio bat VR-en garatzen ari gara eta nire eginkizunak hauek dira: Menu berria programatu, animazioak aldatu programazioen bitartez, audioak eta textuak konpondu, modelatzaileak modelatutako eta egindako prop-ak eta KIT-ak jarri, Beitxuko arduraduna eskatzen ebazan aldaketak egitea. Azken etapa honetan Viroo ikusten hasi gara eta momentuz interesgarria da.

Praktiketan oso eroso egon naz eta lan-giro oso ona izan dogu beste ikaskideekaz, baita Beitxu arduradunagaz be. Asko ikasi dot esperientzia honegaz, batez be programazioa arloan, eta oso pozik nago egindako lanarekin.

Hemen ikusi ahal dozue nola probatzen ari naz simulazioaren azken APK.