Unai de Miguel naiz, 3D espezializazio ikastaroko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Beitxu enpresan.
Nire eginkizunak hauek dira: Unity-ko VR proiektu biosanitario garatzen jarraitu eta hau bukatzerakoan proiektua Viroo plataformara pasatu. Horretarako, 3D-ko 2.mailakoekin egingo dugu lan, Unity-ko proiektu batean elkartu egingo ditugu beraien ariketa eta gurea. Ariketak gaixoen zaintzari buruzkoak dira.
Gure helburua da ikasketa zentruetarako VR edukia sortzea, hurrengo urteetan VR gelak prestatuko direlako horrelako esperientzia gehiago izan ahal izateko.
Esperientzia ona izan da, lan giroa oso ona izan delako eta proiektua aurrera atera dugulako.