Peru Olabarria naiz, ‘Bideo-Jokoen eta errealitate birtualaren garapena’ zikloko ikaslea, eta praktikak egiten ari naiz Trison Necsum enpresan (Erandio). Nire eginkizunak hauek dira: 3D modeluak egin, Riggeatu, animatu, 3D ilea eta partikula egin, texturak eta shader-ak sortu, etab. egin ditut enpresarentzat etorkizunean erabil dezaten; Max Center-en dagoen pantaila eta antzekoentzat; 3D eduki digitalak egin ditut; baita bideo edizioa ere, etab.
Oso eroso egon naiz Trison Necsum-en, lan giro polita eduki dut uneoro, eta ez naiz inoiz taldetik baztertua sentitu. Asko ikasi dut nire lankideengandik, batez ere animazioa, bideo edizioa eta postprodukzioa, eta proiektu oso politak eta deigarriak egin ditut nire Dari Lamborena ikaskide / lankidearekin.