Dari Lamborena naiz, ‘Bideo-jokoen eta Errealitate Birtualaren Garapena’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Trison Necsum enpresan (Erandion). Nire eginkizunak hauek dira: Hasieran animaliak modelatzen nituen (Cartoon) horain, Max Center merkataritzagunerako arte digitaleko edukia egitea da nire lana enpresan. Max Centerreko (bat zehazki, bestea Shangaiko edo Nevadako beste merkataritza-zentro batzuetarako izan daiteke) pantaila handian azalduko den eduki bat modelatzen, testuriatzen eta animatzen aritzen naiz (hasieratik amaierara, horrek dakarren guztiarekin). Edukiak ikusgarria eta atsegina izan behar du,  erosketetan dagoen bitartean jendeak begiratu dezan.

 

Oso esperientzia atsegina izan da, gustuko dudana egiten utzi baitidate, ezagutzen ez nituen gauzak irakasten zizkidaten bitartean. Gainera, oso atseginak izan dira nirekin eta oso ondo tratatu naute. Oso pozik nago hemen praktikak egin izanaz.