Egun on! Ander eta Andoni gara Harrobian 3D, animazio, jokoak eta ingurune elkaregagileko 2. mailako ikasleak.
Virtualware enpresan praktikak egiten hari gara, konkretuki Viroo taldearen barruan gaude, hemen errealitate birtualarekin lan egiten dute 2004 urtetik! Jokalari anitzeko plataforma batean ari gara lan egiten VIROO izenekoa. VIROO plataformak aukera ematen du errealitate birtualeko edukia sortzeko eta hedatzeko. Edukiaren hedapena errealitate birtualeko betaurrekoak dituen ordenagailu batean zein areto handietan (edozein tamainatakoak) egin daiteke. Beste alde batetik edukia erraz garatzeko baliabideak eskuratzen dizkizu nahiz eta programazio asko ez jakin. Produktua oso interesgarria da prestakuntza-prozesuetarako edo diseinuaren berrikuspenetarako. Kliente gehienak LHko zentroak , unibertsitateak eta enpresa handiak dira. Munduko hainbat lekuetan proiektuak dauzkate. Enpresa Basaurin kokatuta dago eta Kanadan (Ontario Lurraldean) bulego bat dauka (Mc Master Unibertsitatean). 45 pertsona inguru daude lan egiten, guztiak oso profesionalak.
Gure eginkizuna asteroko checklist bat egitea da ziurtatzeko dena behar moduan funtzionatzen duela eta arazoak izatekotan bug reporteak egiten ditugu, beste alde batetik beste enpresako taldekoak laguntzen ditugu haien lana frogatzen eta azkenik gure eduki pertsonala garatu egiten dugu Virooko baliabideak erabilita.
Laburbilduz, hasieran denbora gehiegi egoten ginen cheklistaren arloarekin gauza gehienak ez genekielako, baina pazientzia asko izan zuten gurekin dena ondo ulertzeko, baina denborarekin gauzak arinago egiten genituen. Gure eduki propioarekin hasi ginenean laguntza asko jaso genuen enpresakoengan arlo guztietan, programazioan nagusiki, oso eroso sentitu ginen.
Azkenik, praktiketan jardun egiteko kapazak ikusi gara,nahiz eta arlo guztietan adituak ez izan, aurrera jo dugu eta gure ezagutza asko sakondu dugu.
Ondo izan,
Ander Rosa eta Andoni Barbadillo.