Aupa Asier Arévalo naiz eta Beitxu enpresan praktikak egiten hasi naiz. Beitxun etxetik egiten dugu lan, aplikazio bat garatzen.

Beitxun errealitate birtualeko aplikazio bat garatzen ari gara, eskoletako ikasleak beste era dibertigarriagoetara ikasteko. Pentsatzen dugu ikastea, ez dela aspergarria izan beharrik, horregatik gure estetika oso cartoon da, haurra txikientzat erakargarria izan dezala. Nire lana, arteko departamenduaren partehartzaile bezala, adostutako 3d modeluak garatzea da, hau da, modelatu eta texturizatu. Horretaz aparte, beste lan bat daukat, integratzailea bezala. Taldearen integratzaile bakarra izanez gero, arte departamendu guztiaren modeluak eta texturak Unityn integratu.

 

Hau gure aplikazioaren kaptura bat da.