Kaixo! Ander Fernández naiz eta nire esperientzia praktiketan azalduko dut post honen bidez:
Otsailako 22-an hasi genuen praktiketan Nadukun, baina egonaldia ez zen inondik inora espero genuena izan, ez zen oso atsegina izan zenbait ikaslerentzat, zorpetu egin gintuzten eta ez ziguten lanik bidaltzen, eta, gainera, enpresaren aldetik konfiantza falta nabari zen, eta horrek ezinegona sortu zuen enpresan azken egunera arte. Zorionez, enpresaz aldatzeko aukera izan genuen eta hilabete geroago merezi ditugun praktikak egiten hasi ginen Harrobia Ikastolan.
Harrobian, berriz, oso eroso gaude, Recycle Profesional bideo-jokoari azken zertzeladak ematea eskatu digute. Iaz hasi ginen bideo-joko horretan, eta 3d1ekoek jarraitu zuten, Bilboko Udalari eman ahal izateko. Gainera, proiektu bat hasiko dugu, harrobia-eraikina 3Dn sartuko duena. -baina ez dut SPOILERRIK egin nahi 🙂 –