Kaixo! Nire izena Unai de Miguel da eta orain dela hilabete batzuk praktikak hasi nituen Beitxu Studios-en, Mungiako enpresa batean. Martxoaren 1etik errealitate areagotuko aplikazio bat egiten egon naiz klaseko beste 3 ikaskideekin, Tartangako eta Txorrieriko beste ikasle batzuekin. Lehenengo bertsiorako pertsonaien armak modelatu eta texturizatu egin ditut, horrez gain bi pertsonaien aurpegi desberdinak egin ditut.
Aplikazio hau “EducAR” deitu egin dugu, aplikazioa ikastoletan eta institutoetan ariketa gehigarri moduan erabiltzeko da. Azkenean, galdetegi moduko bat da non irakasleak nahi dituen galderak jarri ahal ditu erantzun desberdinekin, gauza da joku mekanika batekin ikaslea forma entretenigarri batean ikasteko aukera izango du. Esan dudan moduan ikasketa gehigarri bat izateko eginda dago.
Azkenik, praktikak ikasle guztiak etxetik egiten ari gara, beraz koordinatzeko Discord aplikazioa erabiltzen ari gara. Praktiketako ikasle guztien artean giro ona dago eta lana ondo banatzen dugu. Nik oso gustora nago, ze gainera guztion artean nahi ditugun mekanikak egin ahal ditugu.
Hemen utziko dizuet lehenengo mekanikako irudi batzuk: