Alejandro Valverde naiz, ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Interaktiboak’ zikloko ikaslea eta Beitxun (Bilbo) praktikak egiten ari naiz. Nire zereginak hauek dira: Pertsonaia batzuen pisuak konpondu eta animatu, Prop batzuk modelatu (ordenagailu eta teklatu batzuk adibidez), menu berriaren KIT-a diseinatu, modelatu eta texturizatu, hau da, ateak, hormak, teilatua, leihoak… etab. Praktika onak izan dira, modelatzailea izanda, etxetik egin ahal izan ditut lan gehienak, nire lan ordutegia aukeratu ahal izan dut (beti harremanetan egonda lankideekin laguntzaren bat behar izanez gero), eta denbora hobeto kudeatu dut, horrela produktiboago sentitu naiz.