Aner Sertutxa naiz, ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’ zikloko 2. kurtsoko ikaslea eta duala egiten ari naiz aurten Tecnalia Enpresan, Derioko 700 bulegoan, ekainaren erdialdera arte.
Kurtsoan zehar Tecnaliarako lan propioak egiteaz gain hainbat enpresarekin batera egon gara elkarlaean beste hainbat proiekturekin, gehienak 3D modelaketa, unity integrazioa, errealitate birtualerako eta zibersegurtasunerako bitartekoak prestatzearen ingurukoak. Horrez gain teknika berriak ikastea izan da egindako lana, adibidez fotogrametria edo gaussian splatting bezalakoak. Tecnalia estatu mailan dagoen ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentrorik handiena da eta horrek aukera asko ematen ditu arlo ezberdinetan jakintza lantzeko, beraz, dualean lanean emandako tartea bigarren kurtso honen alderik onena izan dela esango nuke.
Nahiz eta lan karga handia izan eta batzuetan klaseko erritmoa eta dinamika galdu, balorazioa oro har positiboa da. Duala egitea pentsatzen ari bazarete, ez izan zalantzarik eta egin ezazue. Zuen etorkizun laboralerako aukera ona izateaz gain ikasketa prozesuaren parte oso garrantzitsua izango da, esfortzuak mereziko du.