Julieten Sekretua

Julieten Sekretua

Julieten Sekretua lehenengo pertsoneko beldurrezko joku bat da.

Zu Julieten klaseko mutiko bat izango zara, bulling egiten ziona. Ametsgaizto batean, etxe huts batean egongo zara eta bertan esperientza ikaragarriak bizi izango dituzu. Hainbat ezuste izanez gero, zure zeregina pelutxezko hartz bat entregatzea izango da Julieti, Tom izenekoa, berarentzat oso garrantsitzua izan zelako garai batean.

Interesa sortarazi bazaitu, gonbidatzen zaitugu esperientzia honetara batzea trailerra eta making of-a ikusiz.

Espero dugu geure jokua ez agertzea zeure amets gaiztoetan!

 

 

Azucarado

Azucarado

 

Kaixo, gure izenak, Aitor eta Noelia dira eta Azucarado jokoa aurkeztuko dizuegu. Bigarren mailako ikasleak gara eta gure kurtsoko erronkarik garrantsitzuena joko bat taldeka garatzea zen. Lehenengo egunetan  zein joko garatu nahi genuen antolatu izan behar genuen. Asko estabaidatu ondoren, tartak sortzeko joko bat egingo genuela erabaki genuen . Jokoa erabakita genuenean,  erreferentziak bilatzen hasi ginen. “Overcooked”  izeneko joko batekin topatu ginen. Informazio bilatu ondoren, jokoa bi pertsonen artean eginda zegoela konturatu ginen eta gainera  jokoa oso arrakastatzua  zela ikusi genuen . Erronka moduan eta gure lehenengo ideiarekin lotuta, “Overcooked” moduko joko bat egitea erabaki genuen.

Gure emaitza hau izan da:

Making Of:

 

Trailer:

 

Espero dugu zuen gustoko izatea,

Aitor eta Noelia.

Ludwick Wolff & The Horus Eye

Ludwick Wolff & The Horus Eye

“Ludwick Wolff & The Horus Eye” jokuak ez du benetako jatorria, fikziozkoa baizik. Alemania naziaren agindupean garatzen dela esan litekeen,Himmlerrek soldaduen destakamenduak  arkeologoekin Adolf Hitler Führer-entzako antzinako erlikien bila agindu zituen garaian, erlikia horiek boterea ematen zuten objektuak zirela uste zuten eta. Bilatzen zituzten erlikien artean, adibidez, Grial Santua, Longinoren Lantza eta Itunaren Arka zeuden.

Bideojokoak genero hauek nahasten ditu: FPS, Survival Horror, Abentura Interaktiboa eta Puzle.

Jokalariak kontrolatzen duen protagonistak, sei arma erabiltzeko aukera izango du. Hauen artean bi edo hiru erabili ahalko dituzu aldi berea aukeratu dituzun trebetasunen arabera.

Joko bakoitzaren hasieran 8 trebetasun aukeratu ditzakezu:

  1. Paramedikoa
  2. Adrenalina
  3. Juggernaut
  4. Maisutasuna
  5. Zozketa azkarra
  6. Helburu egonkorra
  7. Rambo
  8. Ultra sena

Mapa maila bakarra izango da, eta bertan gelak ikertu beharko dituzu etsaiak topatzen dituzun bitartean puzzleak aurkitzeko. Hiru puzzleak osatuta horietako bakoitzerako kakalardo bat lortuko duzu horus begia gordetzen duen gelara iritsi ahal izateko. Puzle hauek sinpleak dira, beraz, jokalariak momiak hiltzean eta bizirik irautean zentratu ahal da, baina, aldi berean, maparekin elkarreragiten eta eremuak arakatzen laguntzen dio jokoa amaitzeko.

Puzzleak osatu eta hiru kakalardoak azken gelan kokatu ondoren, Horus begia kokatuta dagoen gelaren atea pixkanaka irekitzen ari dela ohartaraziko digun animazio bat agertuko da, baina momien olatuak datoz hau eramatea saihesteko.Hamar olatuetatik bizirik irauten baduzu, atea irekiko da eta horus begia dagoen gelara sartu eta horrela jokoa amaituz.

 

Joko hau 2020-2021 belaunaldiko 3D 2.mailan  zehar egindako proiektu bat da eta hiru hilabeteko aldian  sortu da. Hasiera batean, jokoak ez zuen gauza handirik, baina, proiektua garatzen joan den einean itxura hobea hartzen joan da horain daukagun  jokora heldu arte.

Trailer eta making-off bideoak egin ditugu jokalariak jokoa jokatu aurretik ikusi dezan.

  • Making-of:

  • Trailer:

Gure ikasleen konpromezuari esker, klaseak modu presentzialean ematen jarraitzen dugu

Gure ikasleen konpromezuari esker, klaseak modu presentzialean ematen jarraitzen dugu

Publikatuta: Unai González Paños

Aste honetan lehenengo ebaluazioari bukaera emango diogu eta gure ikasleen konpromezuari esker, klaseak modu presentzialean ematen jarraitzen dugu.

Harrobian ezarritako protokoloa betetzeko gure ikasleak esfortzu handia egiten ari dira: musukoa, segurtasun-distantziak, gel hidroalkolikoa, postuaren garbiketa, atsedenaldiak ikasgelan, etab.

Espero dezagun pandemiaren bilakaera hobetzea beste neurri batzuk hartu ahal izateko.

Bitartean zorionak egiten ari zareten lanagatik eta eskerrik asko!