Andoni Barbadillo naiz, “Bideo-jokoen eta Errealitate Birtualaren Garapena” espezializazio kurtsoko ikaslea eta nire duala Virtualwaren gauzatzen ari naiz.
Nire balio-aniztasuna erabiliz, empresako arlo gehienetan murgildu naiz: Hardware,Development,Support,…
Beraien lan-sarearen prozedurak hobetzen eta haien teknologia garatzen laguntzen, horretarako, espezializazioaren VR Unity programazioko irakasgaiak oso baliagarriak egin zaizkit beraien lan martxa jarraitzeko.
Beraien lan-giro maila oso positiboa iruditu zait, giro ona, dedikazioa, lan taldea , ezagutza berriak ikasteko gosea,…
Ander Rosa naiz, ‘Bideo-jokoen eta Errealitate Birtualaren Garapena’ espezializazio kurtzoa egin dut eta duala egiten ari naiz Virtualware enpresan.
Enpresan hainbat aplikazio eta eszena desberdinen testeoaren arduraduna naiz, testak egiten ditut bugak bilatzeko, bug horiek erreportatzen ditut eta konponketak balidatu egiten ditut ere. Daukadan beste eginkizun bat “Test Plan”-ak diseinatzea eta exekutatzea da, test planak dagokion proiektuaren funtzionalitate guztiak errebizatzeko frogak dira.
Oso gustokoa izan gut nire lana enpresan eta horren atal garrantzitzu bat dagoen giroa izan da, lankide guztiak oso ondo tratatu gaituzte eta hainbat gauza berri erakutzi dizkigute, nire kasuan testing inguruko kurtzo online bat eskaini didate.
Aner Sertutxa naiz, ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’ zikloko 2. kurtsoko ikaslea eta duala egiten ari naiz aurten Tecnalia Enpresan, Derioko 700 bulegoan, ekainaren erdialdera arte.
Kurtsoan zehar Tecnaliarako lan propioak egiteaz gain hainbat enpresarekin batera egon gara elkarlaean beste hainbat proiekturekin, gehienak 3D modelaketa, unity integrazioa, errealitate birtualerako eta zibersegurtasunerako bitartekoak prestatzearen ingurukoak. Horrez gain teknika berriak ikastea izan da egindako lana, adibidez fotogrametria edo gaussian splatting bezalakoak. Tecnalia estatu mailan dagoen ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentrorik handiena da eta horrek aukera asko ematen ditu arlo ezberdinetan jakintza lantzeko, beraz, dualean lanean emandako tartea bigarren kurtso honen alderik onena izan dela esango nuke.
Nahiz eta lan karga handia izan eta batzuetan klaseko erritmoa eta dinamika galdu, balorazioa oro har positiboa da. Duala egitea pentsatzen ari bazarete, ez izan zalantzarik eta egin ezazue. Zuen etorkizun laboralerako aukera ona izateaz gain ikasketa prozesuaren parte oso garrantzitsua izango da, esfortzuak mereziko du.
Iskander Goicoechea naiz, ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Ingeteam enpresan (Zamudio).
Ingeteam enpresan praktiketako ikasle gisa izan nuen esperientzian zehar, errealitate areagotuko proiektuetan programatzaile gisa lan egiteko aukera izan nuen, Unity erabiliz eta baita Blenderrekin 3Dko modelaketan murgilduz ere. Pozik nago enpresa honetan izan dudan bizipenarekin, nire garapen profesional eta pertsonalerako aberasgarria izan baita.
Lehenengo egunetik, nire taldekideek besoak zabalik hartu ninduten. Jarri genuen harremana sinestezina izan zen, beste bat bezala tratatu nindutelako eta une oro babesa eta orientazioa eman zidatelako. Adiskidetasun horrek lan-ingurunean eroso eta seguru sentitzeko aukera eman zidan, eta hori funtsezkoa izan zen nire hazkunderako eta ikaskuntzarako.
Ingeteam-en ia urtebetez, errealitate areagotuko hainbat proiektutan parte hartu ahal izan nuen, eta horrek aukera eman zidan nire ezagutzak programazioan aplikatzeko eta abangoardiako teknologiekin esperimentatzeko. Unity-rekin lan egitea bereziki atsegina izan zen, elementu birtualak mundu errealarekin konbinatzen zituzten aplikazio interaktibo eta bisualki zirraragarriak garatu ahal izan bainituen.
Gainera, Blender erabiliz 3D modelatzean murgiltzeko aukera ere izan nuen. Tresna horri esker, errealitate areagotuko proiektuetan hainbat objektu sortu nituen, xehetasun eta errealismo maila gehigarria erantsiz. Esperientzia hartu ahala, erronka gero eta konplexuagoei aurre egin ahal izan nien, eta ikusizko sorkuntzaren esparruan nire trebetasunak zabaldu.
Ingeteamek proiektu interesgarrietan lan egiteko aukera emateaz gain, ikasteko eta hazteko ingurune aproposa ere eman zidan. Esperientzia handiko profesionalekin lankidetza estuan aritzeko aukera izan nuen. Profesional horiek beren esperientzia eta ezagutzak partekatu zituzten nirekin, eta neurri handi batean zabaldu ahal izan nituen programazioari, errealitate areagotuari eta 3Dn modelatutakoari buruzko ezagutzak.
Laburbilduz, Ingeteam-en izan dudan esperientzia oso positiboa izan da. Nire trebetasun teknikoak aplikatzeko aukera emateaz gain, laneko giro abegikor eta kolaboratiboaz ere gozatu ahal izan nuen. Eskerrak ematen dizkiet enpresari, lankideei eta, bereziki, Jorgeri, nire praktiketako tutorea, pazientziagatik, emandako babesagatik eta nire denbora Ingeteam esperientzia aberasgarri eta atsegingarri bihurtzeagatik.
Adrián Martínez naiz, ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’-ren zikloko ikaslea eta Dualen praktiketak egiten ari naiz Tecnalia enpresan (Derio). Nire eginkizunak hauek dira: Bezeroek esakatutako edota emandako modeluak texturizatu, polygonoak gehitxi edota modeloa sortu eta Unity barruan sartu, ala ere, Metahumans modeloak be egin ditut, animazioak Metahumans-eri Unreal-en barruan sartu dut, horretarako, IK retarget egin Mixamo modeluaren animazioak Metahumans-eri sartzeko ahal izateko, era berean, Logo batzuk egin dut eta programatu dut gauza txikiak, Adb: Alpha kentzeko edota jartzeko slider bat, texturen offset-a mugitu… Hainbat programa erabili ditut empresan: Krita, blender, Unity PC, Unity VR, Unreal Engine, Maya eta Substance. Dualen praktiketarekin oso eroso egon naz, lan-giro oso ona izan dut beste lankidekin eta asko ikasi dut egindako lanarekin.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Cookies estrictamente necesarias
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookies de terceros
Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.
Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!