Kaixo Gaizka Aldama naiz eta 3D bideojoko diseinuko eta programazioko ikaslea naiz Harrobian. Goi mailako nire lehen urtean, Koop SF 34ra joan naiz hilabetez praktiketan. Harrobiako eraikinaren azpian dagoen enpresa bat da. Koop SF 34 Euskadiko migratzaileen proportzio handiena biltzen duen auzo batean integratzen laguntzeko sortutako gunea da.
Eta praktiketan beste bi ikaskiderekin lanean aritu gara eta Koop empresari lagundu diogu Zenda izeneko projektu batean.
Nik egindako logoa projecturako
Projektu honek espazio publiko bat sortu nahi du Yaounde hiriko pertsonentzat, Afrikan, jendeak euren artean denbora pasatzeko lekua. Jolasteko, erosteko, janaria prestatzeko edo, besterik gabe, egoteko. Zoritxarrez, han ez dago leku publikorik irteteko eta egoteko, gehienak leku pribatuak dira, tabernak edo beren etxeak kenduta.
plazaren skech bat
Joseba, Gontzal eta Ni denok artean modelatu eta texturizatu dugu guztia
Jon Linaje Liaño naiz, 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloko ikaslea eta praktikak egin ditut, Re_vuelta enpresan.
Nire lana Tour Birtual bat egitea eta empresaren web-gunean jartzea zen. Esperientzia bikaina izan dut, eta jende jatorra ezagutu dut, eskatzen didanean niri laguntzeko zalantzarik izan ez duena. Enpresa burua oso pertsona adiskidetsua eta fidagarria da. Esperientzia handia hartuko dut, eta gogorapen asko. Tour: https://joseluisrevuelta.es/tour/index.htm
Kaixo, Jon Benjamin naiz, eta blog honetan Beitxu empresarekin egin dugun lana eta nire esperientziaazalduko dizuet.
Jokoaren xedea, gaixoen zaintzarako beharrezkoak diren ariketa ikasteko erabiliko den errealitate birtualeko esperientzia bermatzea da. Jokoa, Uniti-n programatu genuen eta ondoren, Viroo-ra pasatzea izan da gure ardura, Viroo-k eskaintzen digun tresnak erabiliz, errealtate birtual sinple eta lagungarri bat sortu ahal izan dugu, non, ezagutza gabeko guztiek ikasten ibili ahal dira ondo pasatzen duten bitartean.
Gure helburua errealitate birtual munduan gauzak egiten jarraitzea da, eta zailtasunak gaindituz etorkizuneko asteetan jarraituko dugu. Gure asmoa, proiektua merkaturatzeko saiakera egin eta etorkizuneko urteetan, proiektua gehiago egiten garraitzea da. Beitxu enpresak laguntza eta aholku emango dizkigu proiektua zabaltzeko eta potentzial handiko bezeroekin harremanetan jartzeko.
Unai Lexartza da nire izena, 3d espezializazioko gradua amaitu dut eta Beitxun egin ditut praktikak:
Beitxun vr programa biosanitario bat egin dugu oculus eta viroon erabili ahal izateko. Hasieran bi proiektu desberdin batu genituen baten eta apk bat sortu genuen Oculus Quest 2an erabiltzeko. Horretan gabiltzan bitartean arazo batzuk sortu zitzaizkigun, konpontzeko bildu egin ginen arazoak denon artean konpontzeko. Amaitu genuean unity barruko eszena guztiak bat egin genituen Viroo proiektu batean, horrek arazo 3 batzuk sortu zizkigun baina konpontzea lortu genuen lan askorekin. Arazo handiena guk egindako scriptak Viroora pasatzea izan zen, baina denon lan gogorra egin genuenez konpontzea lortu genuen.
Orokorrean esperientzia ona izan da, lankideekin oso egoera honak pasatu ditut klasean eta enpresan egindako lanaren ondorioz asko ikasi dut.
Dari Lamborena naiz, ‘Bideo-jokoen eta Errealitate Birtualaren Garapena’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Trison Necsum enpresan (Erandion). Nire eginkizunak hauek dira: Hasieran animaliak modelatzen nituen (Cartoon) horain, MaxCentermerkataritzagunerakoartedigitalekoedukiaegiteadanirelanaenpresan.MaxCenterreko(bat zehazki, bestea ShangaikoedoNevadakobestemerkataritza-zentrobatzuetarakoizandaiteke) pantailahandianazaldukodenedukibatmodelatzen, testuriatzenetaanimatzenaritzennaiz(hasieratikamaierara,horrekdakarrenguztiarekin). Edukiakikusgarriaetaatseginaizanbehardu, erosketetandagoenbitarteanjendeakbegiratudezan.