“Ludwick Wolff & The Horus Eye” jokuak ez du benetako jatorria, fikziozkoa baizik. Alemania naziaren agindupean garatzen dela esan litekeen,Himmlerrek soldaduen destakamenduak arkeologoekin Adolf Hitler Führer-entzako antzinako erlikien bila agindu zituen garaian, erlikia horiek boterea ematen zuten objektuak zirela uste zuten eta. Bilatzen zituzten erlikien artean, adibidez, Grial Santua, Longinoren Lantza eta Itunaren Arka zeuden.
Bideojokoak genero hauek nahasten ditu: FPS, Survival Horror, Abentura Interaktiboa eta Puzle.
Jokalariak kontrolatzen duen protagonistak, sei arma erabiltzeko aukera izango du. Hauen artean bi edo hiru erabili ahalko dituzu aldi berea aukeratu dituzun trebetasunen arabera.
Joko bakoitzaren hasieran 8 trebetasun aukeratu ditzakezu:
- Paramedikoa
- Adrenalina
- Juggernaut
- Maisutasuna
- Zozketa azkarra
- Helburu egonkorra
- Rambo
- Ultra sena
Mapa maila bakarra izango da, eta bertan gelak ikertu beharko dituzu etsaiak topatzen dituzun bitartean puzzleak aurkitzeko. Hiru puzzleak osatuta horietako bakoitzerako kakalardo bat lortuko duzu horus begia gordetzen duen gelara iritsi ahal izateko. Puzle hauek sinpleak dira, beraz, jokalariak momiak hiltzean eta bizirik irautean zentratu ahal da, baina, aldi berean, maparekin elkarreragiten eta eremuak arakatzen laguntzen dio jokoa amaitzeko.
Puzzleak osatu eta hiru kakalardoak azken gelan kokatu ondoren, Horus begia kokatuta dagoen gelaren atea pixkanaka irekitzen ari dela ohartaraziko digun animazio bat agertuko da, baina momien olatuak datoz hau eramatea saihesteko.Hamar olatuetatik bizirik irauten baduzu, atea irekiko da eta horus begia dagoen gelara sartu eta horrela jokoa amaituz.
Joko hau 2020-2021 belaunaldiko 3D 2.mailan zehar egindako proiektu bat da eta hiru hilabeteko aldian sortu da. Hasiera batean, jokoak ez zuen gauza handirik, baina, proiektua garatzen joan den einean itxura hobea hartzen joan da horain daukagun jokora heldu arte.
Trailer eta making-off bideoak egin ditugu jokalariak jokoa jokatu aurretik ikusi dezan.
- Making-of:
- Trailer: