Aupa, Irune Gutiérrez naiz eta kurtsoaren azkenegoko proiekturako erabaki nuen pertsonai bat egitea, hain zuzen ere Lady Gagak Chromatica II 2020 VMA kontzertuan eraman zuen arroparekin “Cartoon” itxuraz. 
Nire lehenengo asmoa izan zen berak eraman zuen maskara modelatzea, baina ez neukan denbora gehiegi eta azkenean erabaki dut ez egitea.
Pertsonaiaren modelaketa Zbrushen eta Mayan izan dira eta texturizaketa egiteko Substance Painter erabili dut, argiztapena eta renderrak Mayan landu ditut, eta pertsonaiaren posea mixamotik hartu dut. Bideo bat uzten dizuet azken emaitza ikusteko. Pixka txarto ikusten da konpresioagatik baina beno, espero dut zeuen gustokoa izatea.