Nire 50 horduko proiektua modelu bat astean behin modelatzea izan da. Guztira 10 modelu izan dira, galgo bat, katu bat, tigre bat, lehoinabar bat, zaldi bat, gorila bat, antilope bat, hiena bat, txerri bat eta ornitorrinko bat. Danak ZBrush-en eskulpiduta simetria erabili barik. Ideia nire irakaslearena izan zen, berak badaki abiadura ez dela nire indarguneetako bat eta ariketa honek batez ere abiadura hartzeko balio izatea nahi zuen, eta egia da aldaketa nabaritu dudala. Askoz hobeto egin ahal izan zen, baina pozik nago emaitzarekin. Pena ematen dit ez dudala denborarik izan ikastaroan modelatzen aritu nintzen herensuge bat posatzeko eta texturizatzeko. Nire ideia proiektu honetan ere sartzea zen, baina praktikak denbora asko artzen dute eta ez dut astirik izan.