50 orduko proiektua Tower Defense jolas baten saiakerarekin hasi zen, nahiko ondo hasi zen lehenetsitako pertsonai bat sortzen, klase desberdinak eta eszenatokia sortzen, baina denboraren pasa ahala motibazioa galdu nuen eta Rivalian zentratzea eta gure proiektuan lanean jarraitzea erabaki nuen.
Outline hobetzen hasi nintzen, eta Toon shader-a pixka bat aldatu nuen, gure gustura gera zitezen. Horren ondoren, “procedural animations” ezartzen saiatu nintzen, burua gorputzetik aparte mugitu ahal izateko, baina arazo batzuk izan ondoren, alde batera utzi behar izan genuen, beste gauza batzuetan zentratzeko.
Saiakera askoren ondoren, Unityren Cloth-a pertsonaietan funtzionaraztea lortu nuen, eta horrek ukitu errealistagoa eman zion animazioei, atari bat ere sortu nuen, pertsonaia barruan sartzen denean desagerrarazten duena, joystick-arekin kontrolatuko kurtsore bat sortzen saiatu nuen, baina arazo asko izan ondoren buelta bat ematea pentsatu dugu eta agintearen geziak erabiltzea UI-arekin interakzioan aritzeko, egin dudan azken gauza belar-zelai bat da, kolorea eta luzera alda dakizkiokeena, haizeak eragiten diona eta nahiko interesgarria geratu zen beste gauza batzuk.