– Kaixo! Mikel Román naiz,

azken aste hauetan lan egiten egon naiz Multiplayer joku batean Derp Rush deituta.

– Inoiz nire bizitzan egin nuen Multiplayer joku bat, beraz, denbora hau Unity-n Multiplayer jokoetarako networking-a ikertzen pasatzea erabaki nuen.

– Lehenengo asteak ikerketa asteak izan ziren, zein Multiplayer plataforma erabili erabakitzeko, ikusi nituen aukerak Photon, Mirror, Rust-eko Facepunch, Unity partetik UNet (zaharra) eta MLAPI izan ziren. Ikerketa eta informazio batzuk egin ondoren, Photon izango zela uste nuen jokalari anitzeko jokoak egiten hasteko irtenbiderik errazena, irakurri nuen photon APIa oso erraza dela ulertzen hasiberrientzat, eta ez zitzaidan ideia txarra iruditu zerbaitekin hastea. Bestalde, erraz ulertzeaz gain, Photon-ek bakarrik uzten dizu 20 jokalari tope jolasten aldi berean, baina hori ez zen arazo bat nirea bezalako ikaskuntza-prototipo txiki batentzat, orduan, beraz, proiektuarekin hasi nintzen lanean.

– Jokua 4 minijokuetan oinarrituta dago, eta minijoku bakoitzak beste joku eta serieetan oinarrituta daude, adibidez, lehenengo minijokua, Squid Game Netflix-eko seriean oinarrituta dago, hasieratik amaierara heldu behar zara salto egiten plataforma batzuetan, baina gertatzen da, plataforma batzuk inestableak direla eta apurtu ahal dira. Plataforma apurtzen bada eta uretara erortzen bazara galtzen duzu, amaierara heltzen bazara, irabazten duzu eta zure saria diru sorta bat da.

– Proiektua oso interesgarria iruditu zait, eta ikasi dut, Multiplayer joku bat egitea ez da batere orain arte egin dudan joko bat bezalakoa. Multiplayer joku batean, dana sinkronizatu behar duzu, jokalariak eszena bat kargatzen dutenean, objektu bat mugitzen denean etab. Multiplayer joko bat egiteak zailtasun-geruza oso handi bat gehitzen dio jokuaren proiektuaren garapenari.

– Guztia hau esanda, eskerrik asko irakurtzeagatik, hementxe behean uzten dizuet proiektuaren argazki batzuk eta nire portfolioa nik lan egin dudan proiektu gehiagorekin!

 

YOUTUBE – https://www.youtube.com/c/Mikelica69

ITCH.IO – https://mikelica.itch.io/

DERP RUSH · TRAILER – https://youtu.be/Y6QkXXETFWE

MIKEL ROMÁN · PROGRAMMING & GAME DESIGN REEL – https://youtu.be/Y6QkXXETFWE