Kaixo! Asier Aurrekoetxea naiz,
Azken aste hauetan Modular design-ean oinarritutako ingurune batean la egiten egon naiz, Fallout bideojokuaren estetika jarraitzen.
Seigarren erronkan eszenatoki modular sinple bat sortzea proposatu ziguten. Hori frogatu ondoren, kontzeptua erakarri zitzaidan eta, Prop-ak egitea ere gustatzen zaidanez, beste bat landuagoa egitera animatu nintzen. Horrez gain, denboraldi honetan, Blenderreko modelaketa modularra, shading eta rendering ikertzen aritu naiz.
Lehenengo asteetan ikerketan zentratu nintzen, eta eszenatokiaren estetika aukeratzeko hainbat aukera aztertu nituen, esaterako: Assassins Creed, Crash Bandicoot, Skyrim, Fallout eta Los Simpson. Informazioa bilatu ondoren, Fallout nire aukera izango zela erabaki nuen, momentu horretan gehien erakartzen zidana zelako (jokoa apokalipsi nuklear baten osteko mundu batean garatzen da, 1970. hamarkadako estetika futurista batekin). Prozesu interesgarria eta erakargarria iruditzen zait, texturei buruz gehiago ikasteko erabilgarria izan delako. Bestalde, zailtasun gutxi izateaz gain, nire eszenatokiaren estetika Fallout bideojokoaren etxe batena da, baina bunker baten itxura ere jarraitzen du. Renderrak isometrikoki egiten dira eta gero irudi epiko batzuk ikus daitezke etxearen barrutik.
Orokorrean, proiektua oso interesgarria iruditu zait, asko ikasi dut eta lortutako emaitzak oso positiboak izan ahal direla esan dezaket. Lan honetarako dedikazioa jartzea atal oso garrantzitsu dela kontsideratzen dut. Horrez gain, momentura arte modular design arloan egindako nire lan hoberena da.
Guzti hau esanda, behean uzten dizuet proiektuaren argazki bat.