Ekhiotz Goikuria naiz, ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Beitxu Studios enpresan (Bilbon).
VR Simulazio biosanitario honetan lan egin dugu nire taldekideak eta nik aurtengo praktiketan.Lehenik, aipatu behar praktikak hasi baino lehen proiektua garatzen hasi nintzen. Hau da, nire eginkizunak hauek izan dira:modelatu prop batzuk, ondoren praktikak hasi zirenenan programazio arloan lan egin dut Jokoaren menua programatu, 3D modeluak eta animazioak sartu Unityn, animazioak aktibatzeko modua programatu, textuekin eta audioekin egon diren arazoak konpondu eta Beitxuko arduradunak egin daitezkeen hobekuntzak egin. Azkenik, sartze txiki bat egin dugu Viroo programan.
Balorazioa egiterakoan, komentatu esperientzia aberasgarria izan dela, batez ere programazioaren arloan, ezagutzen ez nituen alderdiak ikasteko eta garatzeko aukera izan dudalako. Arduradunak gure irizpideetan konfiantza izan du, horrela askatasuna izan dugu lan egiteko orduan.