Maria naiz, ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileko’ ikaslea Bilboko Harrobia Ikastolan. Lehenengo mailako praktikak egiten hari naiz Elgoibarren kokatutako Pixel Sistemas enpresan.

Enpresa honek 25 urteko esperientzia du PLM softwarearen esparruan, baita Fabrikazio Aditiboan balio teknologiko handiko soluzioak eskaintzen dituena. Azken arlo honetan hilabete batez, ehungintzari zuzendutako 3Dko diseinuak eta ikerketak egingo ditut.

        

Oso esperientzia atsegina izan dut lehen egunean, heltzerakoan instalazioak erakutsi dizkidate eta konpainia osatzen duen talde osoa aurkeztu didate. Nire funtzioak azaldu ondoren, nire lan-eremuan kokatu naiz gainerako lantaldearekin batera. Berehala, taldeko bat bezala sentitu eginarazi didate.