Maiatzaren 9an hasi ditut Harrobia Ikastolan egiten ari naizen ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’ zikloko 1. mailako praktikak Bilbon, Deustuko erriberako Espacio Openen, Artiach fabrika zaharrean, Oier Yanes klasekidearekin batera. Goizean iritsi garenean gure lan-eremua prestatu, espazioa ezagutu eta bertan lanean edo praktiketan daudenak aurkeztu dizkigute.

Espazio honetan hainbat proiektu ezberdin daude: Vintage Club 2. eskuko arropa denda eremua. FAB-LAB Bilbo enpresa txikien fabrika-laborategia, Jam Session zonaldea edo El Jardin Secreto taberna ezaguna.

Gure lana izango da proiektu horien guztien eta eraikinaren animazioak eta bideo muntaiak egitea, espazio guztian zehar dauden multimedia bitartekoetan proiektatzeko. Ordutegia 10:00etatik 17:00etarakoa da, baina era malguan egin ahalko dugu. Bazkaltzeko tartea dugu eguerdian eta gure lan eremuan bertan sukalde txiki bat eta taberna bat ditugu.