Lander Revenga Valle naiz, ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz AVRIX enpresan Bilbon.
Arriskuak prebenitzeko VR simuladore batean lan egin dut programatzen, modelatzen eta texturizatzen. Proiektu honen barruan beste atalak daude, sua bulegoan, ergonomia eta RCP. Sua bulegoan egin dugu lan bereiziki eta ergonomia ere amaitu dugu.
Orokorrean, oso gustura egon naiz enpresan, nagusiekin oso ondo egin dugu lan eta feedback-a oso ona izan da. Nire lanarekin oso pozik nago, teknika eta gauzak egiteko modu berriak ikasi ditut eta datorren urtean jarraitzeko gogotsu nago.