Kaixo, Marko Mateo naiz, VRAINHAX enpresan lan egin dut Gorka de la Red-ekin, enpresa honetan VR bideojoko bat hasi genuen, videojoko hau ezintasunen bat duten pertsonentzat egina dago, adibidez egin genituen lehen mailetan gurpil-aulkian boxeoa egingo dugu, oso ondo eta giuztora egon naiz, Gorka oso atsegina da eta videojokoa egitea asko gustatu zait eta gauza asko ikasi ditut, inoiz lan egin dut “hand-tracking-arekin” eta erronka zaila bat izan da, gauza berri askorekin lan egin dut.
Ondorioa, oso gustura egon naiz enpresa onetan, oso eroso egon naiz nire buruzagiarekin eta berriro egingo nuke.
3D 2. mailako Andoni Barbadillo eta Ayanta García ikasleok gure ikasturte amaierako programazio-proiektua aurkeztu nahi dizuegu: Chuche for Chucho jokoa!
Chuche for Chuchon mundu koloretsu batean murgilduko zara. Zure eginkizuna hainbat geometriei pintura bota eta hauek bere artean konbinatzea izango da, koloreen eta formen arabera konbinazio ezberdinak lortuz. Alde batetik esferak, kuboak eta zilindroak osatzen dituzten 3 formak, eta beste aldetik 2 kolore biziak, gorria eta horia, kontutan hartuta, 21 konbinazio desberdin izango dituzu zure esku!
Konbinazioen emaitzak janariak dira, txakur maitagarri bati eman beharko dizkiozunak. Txakurrak aleatorioki erabakiko du zer nahi duen, eta aukera egokia jasotzen duenean, poztu eta handiago bihurtuko da. Ostera, eskatu ez duen janaria jasotzen badu, bere tamaina txikitu egingo da. Jokalariaren helburua 3 minututan txakurra ahalik eta pisutsuena bihurtzea izango da.
Hala ere, helburua lortzea ez da dirudien bezain erraza izango: Lurra inklinatuta dagoenez, geometriak eta janariak denbora guztian maldan behera irristatu eta elkar jotzeko arriskua izango dute. Adibidez, zilindro gorri baten atzetik bazabiltza eta honek kubo hori batekin topo egiten badu, biak konbinatu eta ogi-barra bihurtuko dira. Beraz, zure asmoa ez bazen ogi-barra lortzea, beste zilindro gorri bat bilatu edo sortzen den arte itxaron beharko duzu. Ez ahaztu zilindro hori bat zuk zeuk gorriz margotzeko aukera duzula baita ere!
Geometriek pintura arrastoa utziko dute lurrean irristatu ahala, eta zu ere gai izango zara pintura-balak lurrera botatzeko. Mekanika honek garrantzia hartzen du protagonista ere, txita, kolorez aldatzen delako: Txita horia denean, mantsoago ibiliko da pintura gorriaren gainean, eta txita gorria denean, motelago ibiliko da pintura horiaren gainean. Beraz, ziurtatu zaitez lurra zure kolorearen arabera margotzen duzula, azkarrago eta trebetasun handiagoz mugitu ahal izateko!
Chuche for Chuchok bi zailtasun maila eskaintzen ditu: erraza eta zaila. Modu errazean, jokoak adieraziko dizu zein koloretako bi geometria konbinatu behar dituzun txakurrak eskatutako janaria lortzeko. Modu zailean, berriz, lehendabizi konbinazioa aurkitu eta desblokeatu beharko duzu. Horrez gain, modu errazean, esferak eta kuboak baino ez dira agertuko, konbinazio posibleak 21etik 10era murriztuz.
Probatu zure trebetasunak modu zailean, hurrengo gameplay bideoan erakusten dizuegun bezala!
Kaixo Berriz! Oraingoan nire amaireako proiektua erakutsiko dizuet. Egia esanda ez neukan seguru zer egin eta lehenengo asteetan beste gauzetan egon nintzen. Baina pasadan astean inspirazioa heldu zitzaidan eta zer egitea erabaki nuen.
Azkenean, nire proiektua pertsonai bat egitea izan da, bere asset propioarekin. Pertsonaia egiterako orduan nire 2 estilo gogokoenak, “SteamPunk” eta “Post-apocaliptic”, elkartu nituen. Denbora handia ez neukanez eta garrantzitsuena 3d arloa denez, ez nuen Concept Art-ik egin eta egindako bozetoekin moldatu nintzen.
Hemen ikusi ahal dituzue:
Pertsonai gisa neska bat arma batekin egin nahi nuen. Neskaren pertsonalitatearekin bat egiten duen arma Bazooka bat dela pentsatzen dut. Bazooka Punk zahar estiloko objetua da eta nire erreferentzia nagusia Jinxx character-ra izan da, Arcane serieko protagonista. Bere estiloaz hitz egiterako orduan esan dezakegu bere arropa, zaharra, apurtuta, kolore ilunak eta pinturaz zikinduta dagoela.
Kaixo! Judith arana naiz, 3D 2.mailako ikasle bat.
Hemen kurtsoko azken proiektua aurkeztuko dut.
Nire proiektua etxea da, proiektuaren hasieran nire ametsetako etxea izatea aurreikusita zegoen, baina denboraren poderioz, astirik ez nuela ikusita eta lorik gabeko gau asko (ez zuen ezertarako balio) orain erdi amaituta dagoen etxe bat da, demagun berritzen ari dela.
Nire izena Paula Rincón da eta ikasturte amaierako proiekturako nire pertsonai propioa modelatzea erabaki dut. Pertsonaia Nexxux izeneko aingeru bat da. Pertsonaiaren modelaketa Blenderren egin dut, gero Substance Painterren inportatu dut texturak jartzeko. Renderrak ere Blenderren egin ditut. Hegoekin zailtasunak izan ditut, lehen aldiz egiten nituelako.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Cookies estrictamente necesarias
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookies de terceros
Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.
Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.
¡Por favor, activa primero las cookies estrictamente necesarias para que podamos guardar tus preferencias!