Genero berdintasunaren inguruan lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek

Genero berdintasunaren inguruan lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek

Publikatuta: Kepa Galindo

Urrian, bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso zuten.

Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptuen inguruan eztabaidatu zuten: sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria.

Gaur eguneko pandemia dela eta, dinamikak estatikoak izan dira eta honelako baliabide digitalak erabili dituzte.

Harrobia Ikastolako 3D-ko ikasleak Miramonen

Harrobia Ikastolako 3D-ko ikasleak Miramonen

Publikauta Eneko Castrillo

Harrobia Ikastolako 3Dko zikloko ikasleak “Itxi Liburuak” ETB1eko istorio-programa berriaren grabaketan egon dira Miramonen. Bertan, Jon Maiak aurkeztuta, gure ikasleak Amaiurreko gazteluaren inguruko istorioari buruzko programan publiko bezala aritu dira. Telebistako barne funtzionamendua eta plangintzak duen garrantzia ezagutzeko aukera izan dute, benetazko grabaketa batean.

Bideoa IKUSI!

Harrobiako ikasleak Gazteen III. Foroan parte hartzen, Bizkaia jasangarri baten alde

Harrobiako ikasleak Gazteen III. Foroan parte hartzen, Bizkaia jasangarri baten alde

Harrobiako ikasleek Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu duten  Gazteen III. Foroan parte hartu dute, Bizkaia jasangarri baten aldeko foroa.

Klima aldaketaren erronkaren inguruan Lanbide Heziketako ikasleak elkartu dira Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Aitor Zulueta (Eusko Jaurlaritza) eta Maria Presa (Bizkaiko Foru Aldundia) ekitaldiaren aurkezpenaren arduradunak izan dira eta taldeekin gai ezberdinak landu dituzte: Elikadura, Goserik ez, Osasuna eta Ongizatea, Kalitate oneko hezkuntza, Energia eta Ekoizpena eta Kontsumo arduratsua.

Talde hauetan Xabier, Gorka, Peio eta Anttonek haien ekarpenak egin eta ondoren talde osoan ondorioak aurkeztu dituzte.

Privacy Overview
3D

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.

Cookies de terceros

Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.

Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.